Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

00:11

Pilota

''Erremontari''

Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek launa puntu garrantzitsu batu dituzte, "Erremontari" saioan

EITB MEDIA

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Beñat Segurola eta Iban Larrañaga hartu dituzte mendean, bi setetan ere (15-11 eta 15-8), 2024ko Sagardoaren Txapelketan.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta Jabier Urrizak eta Ibai Martirenak Beñat Segurola eta Iban Larrañaga hartu dituzte mendean, bi setetan, 15-11 eta 15-8, ostegunean, Galarreta pilotalekuan, Hernanin, "Erremontari" saioko bosgarren jardunaldian. Hala, bikote bakoitzak irabazleek eskuratutako lau puntuak zenbatuta, Ansa II.ak eta Zubirik hamar puntu dituzte 2024ko Sagardoaren Txapelketako sailkapenean, eta bigarren postuan daude, eta Urriza eta Martirena, bederatzi puntu dituztela, hirugarren tokian dabiltza; Segurola-Larrañaga bikoteak sei puntu dituela jarraitzen du, eta orain laugarren postuan dabil, eta Aldabe-Juanenea, punturik batu ezinik, azken postuan daude.

Bikote urdina, Segurola-Larrañaga, Petritegikoa, bikote aurkaria baino hobeto aritu da "Erremontari" saioaren bosgarren jardunaldia ireki duen partidako aurreneko jokoan, eta, berez, atsedenaldian 8-7 ari zen menderatzen Aburuzako Urriza-Martirena bikotea; baina nafarrek, gorriek, gehiago asmatu dute seteko azken txanpan, eta, hala, 15-11 gailendu dira. Egia esan, hasierako jokoan jazotakoak bigarrenean gertaturikoa ere markatu du; parean ibili dira hasieran, baina, tantoek aurrera egin ahala, Javier Urriza eta Ibai Martirena nabarmendu dira beste behin. 15-8, azkenean, eta, horrenbestez, irabazleek lau puntu oso garrantzitsu lortu dituzte.

Urriza-Martirena bikoteak bederatzi puntu ditu, sailkapenean. Argazkia: EITB Media.

Urriza-Martirena bikoteak bederatzi puntu ditu, sailkapenean. Argazkia: EITB Media.

Bigarren partidan, Ansa II.ak eta Zubirik osatutako bikote gorria, Bereziartuakoa bera, nabarmen nagusi izan da, Guruzetako Aldabe eta Juanenea aurkari. Urnietako aurrelaria eta Goizuetako atzelaria ia partida osoan izan dira aurretik markagailuan, eta garaipen argia eskuratu dute, bi jokotan 15-9 gailenduta. Horrenbestez, irabazleek lau puntu batu dituzte, eta finalerdietatik oso gertu dabiltza.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena