Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

21:05

Pilota

Eusko Label Winter Series

Winter Serieseko 11. jardunaldia bertan behera utzi dute, gehiegizko hezetasunagatik

I. R. | EITB MEDIA

Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteen arteko partidua hasi duten arren, lehenengo setaren erdian norgehiagoka etetea erabaki dute, jokalarien osasun fisikoa arriskuan zegoelakoan. Hala, partidua hurrengo astean jokatuko dute, oraindik ere zehazteke dagoen baldintzetan.

0:50
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Winter Serieseko finalaurrekoetarako bigarren txartela erabakitzeko partidua jokatzekoa zen gaur, urtarrilaren 15ean, Gernikako Jai Alai frontoian, baina, neurketa hasi egin den arren, ezin izan dute bukatu. Izan ere, gehiegizko hezetasunaren eta kondentsazioaren eraginez, Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteek irrist egin dute behin eta berriz, eta horrek jokalarien osasun fisikoan izan zezakeen eragina zela eta, bertan behera gelditu da norgehiagoka. Partidua hurrengo astean jokatuko dute, hilaren 22an, baina oraindik erabakitzeke dago zein baldintzatan: zerotik hasita ala lehenengo setaren etenaldirako lortutako 8-7ko emaitzarekin.

Winter Serieseko 11. jardunaldia jokatzeko hitzordua zegoen gaur Gernikan, Erkiaga-Ibarluzea bikotearen kontrako finalaurrekora nortzuk sailkatuko ziren erabakitzekoa. Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteak normaltasunez hasi dute partidua, ezker paretan hezetasuna zegoela jakinda, baina oraindik kondentsazio askorik gabe. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, jokalariek hainbatetan irrist egin eta kexaka aritu dira zorua labainkor zegoelako. Kontuak horrela, lehenengo setaren erdian, Eraman! enpresak, txapelketako arduradunak, epaileekin batera, partidua bertan behera uztea erabaki du, jokalarien osasun fisikoa zaintze aldera.

Hala, gaurko partidua hurrengo astelehenean jokatuko dute, 12. jardunaldiarekin. Jaialdia 19:30tan hasiko da eta aurretik jokatutako tantuak kontuak hartuko dira. Hau da, Olharanek eta Del Riok 8, Erikek eta Bailok 7. Horrela berrekingo diote lau protagonistek partiduari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    16 12:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabigarren etapa
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena