Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

23:26

Pilota

Eusko Label Winter Series

Goikok eta Lekerikak Cosme-Del Rio menderatu dituzte eta gertu dute Eusko Label Winter Serieseko finalerdia

EITB MEDIA

Zumaiako aurrelaria eta Gernika-Lumoko atzelaria bi jokotan nagusitu dira, 15-9 eta 15-5, eta zortzi puntu dituzte, dagoeneko, A multzoan, jokatutako bi partidak irabazia. Unai Lekerika izan da neurketako onena.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikak Cosme Aguirre eta Julen del Rio menderatu dituzte, astelehenean, bi jokotan, 15-9 eta 15-5, 2023-24 denboraldiko Eusko Label Winter Series txapelketako bosgarren jardunaldian, final laurdenetako ligaxkako A multzoan. Hala, orain eskuratutako lau puntuak zenbatuta, Goikoetxeak eta Lekerikak zortzi dituzte dagoeneko, eta, matematikoki sailkatuta ez badaude ere, oso gertu dituzte finalaurrekoak, jokatutako bi partidetan garaipen argi bana erdietsita. Cosmek, minduta dagoen Jean Olharanen ordez aritu da bera, eta Del Riok, aldiz, ezin izan dute punturik batu, aurtengo Eusko Label Winter Seriesen jokatu duten aurreneko partidan.

Gernika-Lumoko Jai Alai, beste behin, bete egin dute zaleek, eta ikusmina handia izan da. Goikok eta Lekek bigarren garaipena lortzea zuten helburu, eta Cosmek eta Julen del Riok, ordea, aurreneko partida zuten txapelketan; Cosmek eta Del Riok bikote faboritoetakoa zuten aurrean.

Goikoetxeak eta Lekerikak nagusitasuna erakutsi dute lehenengo jokoan, eta merezita eskuratu dute hori, 15-9. Zumaiako aurrelariak eta Gernika-Lumokoa atzelariak (onena izan da azken hori) aurreneko hiru tantoak egin dituzte, eta une oro ibili dira aurretik. Cosmek eta Del Riok gertu izan dute bosnako berdinketa, baina ez dute lortzerik izan, 4-5ekoan, eta aurkariek lau tanto jarraian egin dituzte, 9-4koa jarri arte. Lekerikak bost tanto sinatu ditu, eta joaldirik politenak egin.

Bigarren jokoan, irabazleek are erosoago jokatu ahal izan dute. Goikok eta Lekerikak alde oso nabarmena ezarri dute, 21-1ekoan, eta Cosme eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira. Zumaiako aurrelariak eta Gasteizko atzelariak lau tanto egin ahal izan dituzte, markagailua pixka bat itxuratzeko, eta azkenean 15-5 amaitu da seta, Goikoetxea eta Lekerika finalaurrekoetarako txartela bermatzetik oso hurbil daudela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    14 Zuzenean 12:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamargarren etapa
    14 Zuzenean 16:00 - 19:15 TXIRRINDULARITZA | Durango-Durango klasikoa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena