Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

15:56

Pilota

Eusko Label Winter Series

Goitia eta Basque debutarien garaipenak aukerarik gabe utzi ditu Erik eta Minvielle

EITB MEDIA

Bizkaitarrak eta lapurtarrak garaipena lortu dute, bi setetan, 15-13 eta 15-12, orain arte txapelketa osoan jokatutako partidarik onenean. Lau jokalariek zutik jarri dituzte, bukaeran, Gernikako Jai Alai pilotalekua bete duten zaleak.

0:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Goitiak eta Thibault Basquek garaipenarekin eman diote hasiera Eusko Label Winter Series txapelketako euren ibilbideari. Hirugarren jardunaldiko partidan, Erik Mendizabal eta David Minvielle izan dituzte aurkari Gernikako Jai Alai pilotalekuan, harmailak leporaino zirela. Emaitza honen ondorioz, Mendizabal eta Minvielle aurrera egiteko aukerarik gabe geratu dira.

Gorrien garaipena merezitakoa izan da, 15-13 eta 15-12, baina oso landua eta indarrak husten dituen horietakoa. Pilotalekuan bildu diren 2.000 zaleek sarrerak agortu dituzte, eta zutik eta txaloz eskertu diete lau puntistei kantxan emandako ikuskizuna. Ez da gutxiagorako izan, gaurkoa izan baita, zalantza barik, txapelketan jokatutako norgehiagokarik onena.

Mendizabalek eta Minviellek garaipena behar zuten, bai ala bai, lehen jardunaldian Goikoren eta Lekerikaren aurka bi setetan galdu ondoren. Saiatu dira, partida ona egin dute, eta euren ahaleginak ere saria merezi izan du, baina lehen seta galtzean neurketa oso aldapan gora jarri zaie.

Lehen jokoaren hasieran ikusitakoak lehia bizia izango zela erakusten zuen. Goitiak huts ugari egin ditu lehenengo sakeetan, eta horrek konfiantza galtzea ekarri dio. Hala ere, setak eta partidak aurrera egin ahala, Markinakoak egoera irauli du, eta azkenean bera izan da kantxan onena, tanto ikusgarriak eginda.

Seta orekatuta hasi da, 8na egin arte beste bost berdinketa izan baitira. Ondoren, jokoa gorrien alde jartzen hasi da, 12-9, baina Erikek eta Minviellek 12na egitea lortu dute. Seta erabat zabalik egon da, eta oso zaila zen bataren edo bestearen alde egitea. Azkenean, Gotia eta Basque izan dira presioari hobeto eutsi diotenak, eta eurak izan dira garaile, 15-13. Jokoa gogorra eta exijentea izan da; horren erakusle, pilotakada kopurua: 300.

Bigarren eta azken seta

Emaitzak estu eta larri utzi ditu urdinak, bigarren seta irabaztera behartuta baitzeuden, txapelketan aukerekin jarraitu ahal izateko. Joko hori ere oso lehiatua izan da: zazpi berdinketa izan dira markagailuan. Goitia, konfiantza berreskuratuta, bikain aritu da, eta erremate ederrak egin ditu. Zaleek benetan gozatu dute bizkaitarrak kantxan erakutsitakoarekin.

Horrela, eta aurreko jokoan bezala 12na egin ostean, set honetan ere garaipena gorriek eraman dute. Ondorioz, bizkaitarrak eta lapurtarrak lau puntu lortu dituzte. Mutrikuarrak eta Behe Nafarroakoak, aldiz, agur esan diete txapelketan aurrera egiteko zituzten aukerei.

Ikusi hemen Eusko Label Winter Serieseko sailkapena eta egutegia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena