Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
6. jardunaldia
EITB MEDIA
Seigarren jardunaldiko bi partidak bi setetan erabaki dira. Bi bikote daude orain 10 punturekin, beste hiruk 8 puntu dituzte eta Ansa II.a eta Zaldua I.a aukerarik gabe geratu dira, 3 punturekin.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Ezkurra II.ak eta Zubirik finalerdiak oso gertu dituzte Sagardoaren Txapelketako seigarren jardunaldian Ansa II.a eta Zaldua I.a bi setetan garaitu ostean: 12-15 eta 8-15.
Lehenengo jokoan, tantoak oso lehiatuak izan dira, hasiera-hasieratik. Lau errremontariek oso kontuan zuten partida sailkapen nagusiari begira zein garrantzitsua zen, eta buru-belarri izan dira norgehiagokan sartuta. Guztira, zazpi berdinketa izan dira joko honetan (bana, bina, hiruna, launa, zortzina, hamarna eta hamaikana), eta lehia bereziki bizia izan da aurreko koadroetan, Ansa II.aren eta Ezkurra II.aren artean.
Lehenengo minutuetan oreka nagusi izan bada ere, gorriak aldea zabaltzen hasi dira 5-0eko partzialari esker, eta 8-4 aurreratu dira. Hala ere, urdinak zuhur ibili dira, eta gauzak berriro orekatu dituzte 0-4ko partzialarekin: 8-8 jarri dute markagailua.
Tanto batzuen ostean, Ansa II.aren huts batek 11-13 aurreratu ditu Ezkurra II.a eta Zubiri. Seta gertuago ikusi dute urdinek, eta ondo eutsi diote aldeari, hasteko 12-14koa egin eta ondoren 12-15 irabazteko.
Bigarren jokoan, Ezkurra II.a eta Zubiri 0-3 aurreratu dira, seta eta partida lehenbailehen bideratzeko asmoz, baina Ansa II.a eta Zaldua I.a ez dira partidatik atera, eta seta 3 tantora berdintzeko gai izan dira. Hala ere, urdinak izan dira nagusi. 2-7ko partziala egin, eta 5-10ekoa jarri dute markagailuan. Partziala Ansa II.aren tanto eder batek hautsi du (6-10), baina gorrien aurrerapausoak ez du jarraipenik izan. Ezkurra II.a bikain aritu da aurreko aldean, eta Zubirik ere maila oso ona eman du sakearekin.
Ondorioz, seta urdinek eskuratu dute: 8-15. Horrela, Ezkurra II.ak eta Zubirik 4 puntu lortu dituzte, eta 10 puntu dauzkate orain sailkapenean, ligaxka amaitzeko neurketa bakarraren faltan. Dena alde dute finalerdietan sartzeko. Ansa II.ak eta Zaldua I.ak, aldiz, ez dute konpondu aurreko asteko hutsa, eta ezinezkoa dute finalerdietarako txartela lortzea.
Aldabe eta Azpiroz, garaile
Lehen partidan gertatu bezala, bigarren neurketako aurreneko jokoa oso lehiatua izan da. Segurolak eta Juaneneak, bosgarren jardunaldiko bikoterik onenak, eta Aldabe eta Azpirozek dena eman dute Galarretako kantxan.
Zazpi berdinketa izan ditu lehen setak, eta 12-9koarekin gorri joango zela ematen bazuen ere, urdinak gailendu dira azkenean, 12-15.
Dena erabakitzeko
Horrela, lehen tantoan izan ezik, urdinak markagailuan aurretik izan dira denbora guztian. Bigarren zatian egin dute behin betiko zuloa, seta 5-15 poltsikoratu duten arte. Aldabek eta Azpirozek 8 puntu dauzkate orain sailkapenean, Segurolak eta Juaneneak beste. Bikote gorriak gaur ez du punturik lortu.
Finalerdiak ligaxkako zazpigarren eta azken jardunaldian erabakiko dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa