Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

17:01

Pilota

Erremontea

Lehen porrota Goikoetxea-Barrenetxea liderrentzat, "Erremontari" saioko bosgarren jardunaldian

EITB Media

Segurola-Juanenearen aurka galdu dute, bi setetan. Jardunaldiko beste partidan, Urriza eta Martirena jaun eta jabe izan dira Ansa-Zalduaren aurka.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Segurola-Juanenea eta Urriza-Martirena bikoteak garaile atera dira Sagardoaren Txapelketako bosgarren jardunaldian.

Lehen partidan, txapelketako ezustekoa iritsi da, Goikoetxea-Barrenetxea liderrek lehen porrota jaso baitute. 14-15 eta 4-15 galdu dute Segurola eta Juanenearen aurka.

Set oso lehiatu batekin hasi dute jardunaldiko lehen partida eta Sagardoaren Txapelketako bederatzigarrena, azken tantoetan bereziki. Urdinek neurketa hasieratik bideratu nahi izan dute eta aurretik jarri dira. Ez dute zulo handirik ireki markagailuan, baina tarteka lau edo bost tantoko aldea ere izan dute, Segurolak aurrean eta Juaneneak sakean egindako lan txukunari esker.

Horrela, 4-9 eta 6-11 alde izan dutenean, seta eroso joan da urdinentzat, baina gorriek ez dute amore eman, ezta gutxiagorik ere. Goikoetxeak eta Barrenetxeak aurrerapausoa eman dute, eta 13nakoa eta 14nakoa jarri dute markagailuan. Tanto erabakigarrian, Endika Barrenetxearen hutsak seta eman die urdinei.

Bigarren jokoak hasiera gorabeheratsua izan du. Beñat Segurolak kolpea hartu du eskuineko eskumuturrean, eta aldageletarako bidea hartu behar izan du. Minutu batzuen ostean, kantxara itzuli da, jokatzen jarraitzeko.

Kolpeak eta etenak ez du ondorio txarrik izan urdinentzat, alderantziz. Tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte, Juanenea atzean oso seguru aritu da eta Segurola, aurrean, bikain. Gorrien artean, Goikoetxea konfiantza galtzen joan da neurketak aurrera egin ahala, eta horrek eragin nabarmena izan du jokoan. Azkenean, urdinak jaun eta jabe izan dira bigarren setean, eta 4-15 gailendu dira, sakean zein errestoan aurkariak baino gehiago erakutsita.

Liderrek txapelketako lehen porrota jaso dute, eta urdinek, aldiz, gora begiratzeko aukera ematen dien garaipena.

Bigarren garaipena, Urriza-Martirenarentzat

Jardunaldiko bigarren partidan, Urriza eta Martirena nagusitu dira Ansa eta Zalduaren aurka. Bikote urdinak, gainera, jardunaldi beltza izan du, 16 tantora iritsi ez eta puntu bat galdu duelako sailkapenean.

Lehen seta gorrientzat izan da. Kantxan aurkariak baino hobeto kokatu dira, eta konfiantza handiagoa erakutsi dute. Hasierako zalantzak gaindituta, hiruna egin dute, eta, ondoren, 11-4ko partzialari esker, 14-7 aurreratu dira. Seta 15-10 poltsikoratu dute Urrizak eta Martirenak.

Bigarren jokoa erabat gorria izan da. Urriza eta Martirena jaun eta jabe izan dira atzean zein aurrean, eta 7-1 aurreratu dira minutu gutxi batzuetan. Ansa II.a eta Zaldua I.a partidatik kanpo izan dira, aurkarien nagusitasunari nola erantzun asmatu ezinda. Azkenean, 15-3 gailendu dira gorriak.

Horrela, Urrizak eta Martirenak lau puntu gehiago lortu dituzte eta Ansak eta Zalduak puntu bat galdu dute, bi setak kontuan hartuta ez direlako 16 tantora iritsi.

"Erremontari" saioko egutegia eta sailkapenak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena