Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
1. FINALERDIA
B. L. G. | EITB MEDIA
B multzoko bigarren sailkatuek bi setetan lortu zuten A multzoko txapeldunak menderatzea (10-15 eta 8-15). Bigarren setean, 0-6 jarri ziren aurretik eta Olharanek eta Basquek ezin izan zuten ezer egin porrota ekiditeko.
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Beaskoetxeak eta Lopezek Eusko Label Winter Serieseko finalerako lehen txartela eskuratu zuten. Bi setak (10-15, 8-15) irabazita garaitu zituzten Olharan eta Basque, artean partidarik galdu gabe zirenak.
Bakearen Hiriko frontoia berriro bete zen astelehen buruzuriz aurtengo Winter Serieseko lehen finalerdia jasotzeko. A multzoko irabazleak eta B multzoko bigarrenak parez pare jardun zuten. Hasierako sakea zurien aldekoa izan bazen ere, lehen tantoan sakea berreskuratu zuten laranjek. 3-1 jarri ziren aurretik Olharan eta Basque; alabaina, 6 tanto jarraian eginda, zuriek markagailua irauli zuten (4-7). Atsedenaldira heltzerako, tanto bana egin zuen bikote bakoitzak (5-8).
Aldageletatik bueltan, zuriek antzera jarraitu zuten, hau da, lan eta lan, gutxi arriskatuz eta akats kopuru txikia eginez. Hala irabazi zuten seta: tanto segida luzerik kateatu gabe, baina laranjei aukerarik eman gabe. Azkenean, 10-15ekoarekin itxi zuten lehen seta.
Zuriek dinamika onean bukatu zuten lehen zatia, eta bigarrena are eta hobeto hasi zuten; izan ere, Beaskoetxea eta Lopez 0-6 jarri ziren agintzen, eta horrek aukera urri utzi zizkien Olharani eta Basqueri neurketa irauli ahal izateko. Gainera, atseden txikia harrapatzean, zazpi tantoko zuloa zegoen markagailuan (1-8).
Hala, zurien abantailak handiegia zirudien. Laranjak ahalegindu baziren ere, ezin izan zuten ezer egin. Bi bikoteek zazpina tanto egin zituzten atsedenaldiaren ostean, eta horrek emaitza atontzea ahalbidetu zien laranjei, baina jokoa zein neurketa bereganatzetik oso urruti geratu ziren Olharan eta Basque (8-15)
Zurien garaipenaren oinarria jokoa atzean kargatzea izan zen. Olharani ahalik eta gutxien jokatzen uzteko. Tanto landuak eta atzeko koadroetan Lopezek izan zuen agintea gakoa izan ziren gernikarra eta zumaiarra finalerako sailkatzeko.
Finaleko txartela jokoan izateaz gain, partidak xarma berezia zuen. Izan ere, Gernikako semea den Diego Beaskoetxeak iragarri zuenez, Jai Alai Winter Seriesa amaitzean, erretiroa hartuko du. Hortaz, Jai Alaiaren katedralean final bat jokatuz esango dio agur Beaskoetxeak zesta-puntari.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa