Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

12:33

Pilota

ERRETIROA

Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an emango du amaitutzat bere kirol ibilbide profesionala

EITB MEDIA

Leitzako pilotariak Iruñeko Labrit frontoian jokatuko du bere azken partida, debutatu zuen toki berean, hain zuzen ere.

1:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oinatz Bengoetxeak 2022ko urtarrilaren 29an emango dio amaiera bere ibilbide profesionalari EPELeko pilotari bezala, eta zenbait partida jokatuko ditu tartean frontoi nagusietan, pilotazaleei agur egiteko. Bengoetxea VI.ak Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko du bere kirol ibilbideko azken partida, debutatu zuen toki berean, hain zuzen ere.

Aurrelari nafarra pilotari handi ugari bildu dituen belaunaldi bateko azken erreferentea da, bere lorpenek ondo erakusten dutenez. Leitzako pilotaria birritan izan zen Buruz Buruko txapeldun 2008an eta 2017an,  4 ½-ko txapelduna izan zen 2016an, eta Binakako txapela eskuratu zuen urtebete lehenago, 2015ean.

2002an egin zuen debuta, Labriten, eta toki berean itxiko du bere ibilbidea. Oinatz Bengoetxeak berak esan duenez, "asko gozatu dut pilotari bezala, eta beti eramango dut pilota bihotzean".

Halaber, Baiko Pilotak eskerrak eman dizkio Leitzako aurrelariari urte hauetan egindako lanagatik, eta etorkizunerako "zorte handia" opa dio.

Honako hauek izango dira bere azken partiden datak eta frontoiak:

Abenduak 26: Bizkaia Frontoia (Bilbo)

Urtarrilak 2: Ogeta (Gasteiz)

Urtarrilak 16: Atano III.a (Donostia)

Urtarrilak 24: Beotibar (Tolosa)

Urtarrilak 29: Labrit (Iruñea)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena