Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

21:04

Pilota

Azken partida

Aimar Olaizolak Goizuetan esan dio agur pilota profesionalari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garaipen batekin agurtu da, 22-14ko emaitzarekin irabazi baitie Jaka eta Aretxabaletari Ander Imazekin batera. Ondoren, omenaldi herrikoi dotore baten protagonista izan da pilotari nafarra.

4:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aimar Olaizolak agur esan dio pilota profesionalari larunbat honetan Goizueta bere jaioterrian, 23 urte profesionaletan eman ondoren, eta 22-14 irabazi du Ander Imazekin batera, Jaka eta Aretxabaletaren aurka.

Egun gogoangarria izan da pilotariarentzat, bere familiaren, lagunen eta Goizuetako bizilagunen berotasuna jaso baitu Andres Narbarte frontoian. Bere ibilbide profesional arrakastatsuan zehar 14 txapel irabazi eta 1.300 partida baino gehiago jokatu dituen Olaizola II.ak nekez ahaztuko duen eguna bizi izan du.

Neurketa hasi aurretik, zaleek txalo zaparrada handi batekin hartu dute bere idoloa, eta Zorionak zuri abestu diote 42 urte bete dituen egunean.

Behin partidan, Aretxabaletak nota onarekin erantzun die Aimar Olaizolaren bidalketa indartsuei; izan ere, goizuetarrak normaltasunez heldu dio lehiari, hots, frontoian jokatutako beste neurketa arrunt bat bailitzan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena