Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

11:59

Pilota

Lau t'erdiko finala

Peio Etxeberria eta Javier Zabala, final oso ireki bateko lehen txapelaren bila

EITB

Azken bi edizioetan finalista izateak Zenozko pilotaria faborito egin du pronostikoetan, lehen mailan titulurik ez duen baina sekulako progresioa izan duen Zabalaren aurka. Finala eitb.eus-en izango da ikusgai, igande honetan, 16:30etik aurrera.

  • P.Etxeberria vs Zabala

    P.Etxeberria vs Zabala Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peio Etxeberria nafarrak eta Javier Zabala errioxarrak Lau t'erdiko Txapelketako lehen txapela lortu nahi dute igande honetan Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, final oso ireki batean.

Zenotz kontzejuko pilotaria faboritoa da pronostikoetan, azken bi edizioetan finalista izan baita, lehen mailan titulurik ez duen baina sekulako progresioa izan duen Zabalaren aurka.

Bi pilotarien arteko aurrekari bakarrean, uztailaren 4an, Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietan, Zabalak 22-13 garaitu zuen Etxeberria, "kaiolan" dituen dohainak erakutsiz.

Errioxako Naiara herrian jaiotako pilotariak Lau t'erdiko txapela lortu duen hirugarren errioxarra izan nahi du, Abel San Martin (Barberito I.a) 1953 eta 1957ko txapeldunaren eta 2007an Abel Barriola garaitu zuen Augusto Ibañez (Titin III.a) mitikoaren ondoren.

Etxeberriak, bere aldetik, esperientzia handiagoa du horrelako partidetan, eta azken urteetako espezialistarik onenetako bat bihurtu duten bertuteak eta kolpeak ditu.

Nafarrak bost finalerdi kateatu ditu "kaiolan", eta titulutik pauso bakarrera geratu da azken bietan; 2023koan, Jokin Altuna handiaren aurka, eta iaz, Unai Lasoren aurka.

Garaipena lortuz gero, Etxeberriak bere lehen banakako txapela eta bigarren garaikur profesionala irabaziko du, 2024ko Binakakoan Jose Javier Zabaletarekin batera irabazi baitzuen lehena. 

"ETB Kantxa" saioa 16:35ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en, Elordi-Rezusta eta Laso-Iztueta bikoteen arteko atariko partidarekin, eta Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute jaialdiaren kontakizuna. Behin finala amaituta, Jon Balentziagak hartuko du gidaritza, partidaren analisia egiteko eta bi protagonistak elkarrizketatzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena