Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota
ESKU-PILOTA
EITB
Atzelari tolosarrak Baikorekin duen lotura zabaldu du profesionaletan hiru urte eman ondoren, eta ilusioz ekingo dio bere ibilbidearen etapa berri bati.
Martxen Iztueta. Irudia: Baiko pilota
Baiko Pilotak eta Martxel Iztuetak akordioa lortu dute euren arteko harremana 2029ra arte luzatzeko. Tolosako pilotariak hiru urte egin ditu arlo profesionalean, eta bi denboraldiz luzatu du enpresarekin duen kontratua. "Oso eskertuta nago nigan jarri duten konfiantzagatik, eta hobetzen jarraituko dut", adierazi zuen atzelariak, pozik, jarraituko duelako.
Iztuetak igande honetan ekingo dio etapa berriari, Bilbon jokatuko den 4 1/2 Eusko Labeleko finalaren atariko partidan. Hitzordu horretan Lasorekin batera ibiliko da, Elordik eta Rezustak osatutako bikotearen aurka.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar