Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Azaroak 9 eta 10
Agentziak | EITB MEDIA
Altuna egungo txapelduna izan da finalerdietara sailkatzen azkena. Amezketarra aise gailendu zaio Iraitz Zubizarretari, 22 eta 6, eta bere multzoko lehen tokia eskuratuta lortu du txartela.
Jokin Altuna gipuzkoarra eta Lau t'erdiko egungo txapeldunak finalerdietarako azken txartela eskuratu du, final-laurdenetako ligaxkako azken partidan Iraitz Zubizarreta 22 eta 6 gaindituta. Neurketa Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dute.
Altuna A multzoko lehen postua lortuta sailkatu da, eta finalerdietan Unai Laso izango du aurkari. Nafarra bigarren geratu da B multzoko sailkapenean. Bien arteko norgehiagoka Astelena pilotalekuan jokatuko da, datorren igandean. Lasok Aitor Elordi 22 eta 10 mendean hartuta lortu du finalaurrekoan sartzea.
Beste finalerdian, Peio Etxeberriak eta Erik Jakak neurtuko dituzte indarrak, larunbatean, Labrit pilotalekuan.
Bi partidak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa