Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

19:45

Lau eta erdikoa

Zumarragan

Jon Ander Peñak Lau t’erdiko hirugarren postua eskuratu du, Jakari irabazita (22-19)

EITB MEDIA

Partida berdinduta joan da lehen tantoetan, baina Peñak zuloa egin du markagailuan 10-17 aurreratuta. Jakak ez du amore eman, eta 19na jartzea lortu du, baina urdina nagusitu da azkenean.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Ander Peñak Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren postua erdietsi du, Erik Jakari 22 eta 19 irabazita. Neurketa Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu dute.

Aurreikusi bezala, bi pilotariak sake-errematean maisu izanda, partida takadaka jokatu dute, aurkaria batetik bestera mugituz.

Tolosako pilotariaren eta Lizartzakoaren arteko oreka agerian geratu da lehen tantoetan. Berdinketak bata bestearen atzetik etorri dira: bana, bina, hiruna, launa eta bosna. Tanto gogorrak izan dira, eta, tartean, baita politak ere.

Partida urdin kolorea hartzen hasi da bosnakoaren ostean. Peñak 1 eta 10eko partziala egin du, eta 6 eta 15 jarri da markagailuan. Garaipena ondo bideratuta zuen une horretan, eta are gehiago, 10 eta 17 aurreratu denean. Bizkor eta indartsu jokatu du, eta Jaka lekutik atera du behin eta berriro. Hala ere, Erik Jakak azken hitza esateko zeukan oraindik.  

2020ko txapeldunordeak barruan duen jokoa atera du, eta aldea murrizten hasi da markagailuan, eta baita berdindu ere, 19 tantora. Partida batak zein besteak irabaz zezakeen.

Markagailua berdintzeko egindako ahaleginak, baina, hustu egin du Lizartzakoa, eta Peñak eskuratu du garaipena, azken hiru tantoak bata bestearen atzetik eginda: 22-19.

Partida, tantoz tanto: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 5-7, 5-8, 5-9, 5-10, 5-11, 6-11, 6-12, 6-13, 6-14, 6-15, 7-15, 8-15, 8-16, 9-16, 9-17, 10-17, 11-17, 12-17, 13-17, 13-18, 14-18, 15-18, 16-18, 16-19, 17-19, 18-19, 19-19, 19-20, 19-21, 19-22.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena