Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

15:52

Lau eta erdikoa

Astelehenean aurkeztu dute

Hamabi pilotari lehiatuko dira 2025eko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera

EITB

Final handia azaroaren 16an jokatuko dute. Unai Lasok, 2024ko txapelduna bera, ezingo du parte hartu aurtengo ekitaldian, oraindik ez baita erabat osatu belaunean egin zioten ebakuntza eta gero.

1:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamabi pilotarik jokatuko dute 2025eko Lau t'erdiko Txapelketa, ostiraletik, alegia, urriaren 3tik hasita; izan ere, egun horretarako daude iragarrita final-zortzirenetako lehenengo bi kanporaketak. Final handia, ordea, azaroaren 16an izango da; non jokatuko den oraindik ez da jakitera eman. 2025eko Lau t'erdikoa astelehenean aurkeztu dute, Bilbon; Unai Laso egungo txapeldunak ezin izango du duela urtebete jantzitako txapela berriz irabazi, belaunean egin zioten ebakuntza eta gero sendatzeko prozesuan baitabil, eta txapelketak nabarmentzeko moduko berrikuntza bat dakar: hain zuzen ere, sakea lau t'erdikora atzeratu dute, hasierako jokaldiak jokoan eragin txikiagoa izatea helburu.

Testuinguru honetan, Baikok, aurtengo Lau t'erdirako, pilotari hauek aukeratu ditu, A Seriean: Iñaki Artola, Joanes Bakaikoa, Erik Jaka, Iker Larrazabal, Jon Ander Peña eta Iraitz Zubizarreta. Aspek, aldiz, honako hauek hautatu ditu: Jokin Altuna, Dario Gomez, Aitor Elordi, Joseba Ezkurdia, Peio Etxeberria eta Javi Zabala. Horietako lau zerrendaburuak dira, eta, hortaz, bermatuta dute final laurdenetako ligaxkan izango direla: hain zuzen ere, Altuna III.a eta Peña II.a A multzoan izango dira, eta Jaka eta P. Etxeberria, B multzoan. Gaiberako zortziek, txapelketako lehen asteburuan, ligaxka horretan izateko txartela eskuratu beharko dute.

Txapelketa Zallan eta Alegian hasiko da; Gipuzkoako herrian, Artola eta Bakaikoa arituko dira nor baino nor gehiago, eta Bizkaiko pilotalekuan Ezkurdia eta Elordi kantxaratuko dira. Biharamunean, Lau t'erdikoa Sorian izango da, Dario-Zabala partida bertan jokatuko baitute; eta final laurdenetarako azken postua igandean izango da jokoan, Eibarren, Larrazabal-Zubizarreta III neurketan. Alegiako eta Soriako irabazleak A multzoan izango dira, eta Zallakoa eta Eibarrekoa, ordea, B multzoan.

2025eko Lau t'erdikoaren finalaurrekoak azaroan 1ean eta 2an jokatuko dituzte, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta hirugarren posturako norgehiagoka azaroaren 9an izango da, oraindik ez dute zehaztu non. Txapelketak, halaber, beste berrikuntza bat ere badu: materiala partida egunean hautatuko dute. Pilotariek, hala, bidaia luze gutxiago egin beharko dituzte.

B Serieko finala Tolosan izango da

2025eko Lau t'erdiko B Serieko Txapelketari dagokionez, ostiralean hasiko da hori ere, eta finala azaroaren 8an jokatuko dute, Tolosan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena