Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
Final laurdenak
EITB MEDIA
Arbizuko aurrelariak entrenamendua egin du, ostegunean, Egiguren V.arekin, eta egiaztatu du iskionean duen lesioak bilakaera ona izan duela. "Kantxan dena uzteko prest nago", esan du egungo txapeldunordeak.
Ezkurdia eta Jaka igandean arituko dira nor baino nor gehiago. Argazkia: EITB Media.
Joseba Ezkurdiak baieztatu du igandean jokatu duela, Astelena pilotalekuan, Erik Jakaren aurka, Buruz Buruko Txapelketaren final laurdenetako ligaxkaren hasieran, Aspek ostegunean jakitera eman duenez. Arbizuko aurrelariak entrenamendua egin du, ostegunean, Egiguren V.arekin, eta egiaztatu du iskionean duen lesioak bilakaera ona izan duela. "Kantxan dena uzteko prest nago", esan du egungo txapeldunordeak.
"Pozik nago", adierazi du Ezkurdiak, lansaioa amaituta: "Fisioterapeutak gomendatutako ariketa guztiak egin ditut. Entrenatzen hasi naizenean, hasieran, pixka bat beldur izan naiz, eta kontuz ibili naiz; baina, gerora, ez dut ezer nabaritu iskionean. Eroso ibili naiz", adierazi du Arbizuko pilotariak.
"Hobetzeko moduko gauzak daude", zehaztu du, "baina ez dut ezer txarrik nabaritu, eta hori da garrantzitsuena. Igandera arte, egun pare bat ditut, sortutako zalantza horiek baztertzeko. Pozik nago egin dudan entrenamenduarekin, eta prest kantxan dena uzteko", azpimarratu du Ezkurdiak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa