Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
LIGAXKAREN OSTEAN
AGENTZIAK | REDACCIÓN
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
Albisteak (1)
Erik Jakak 22-21 gainditu du Iñaki Artola, Bilbon jokatu de Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken partidan. Hartara, finalerdietarako sailkapena lortu du datorren igandean, Eibarko Astelenan, Joseba Ezkurdiaren aurka jokatzeko.
Denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finalerako lehen txartela, berriz, larunbatean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Unai Lasok eta Jokin Altuna egungo txapeldunak, Amezketako aurrelariak nagusitasunez kanporatu baitzuen Jose Javier Zabaleta larunbatean (22-5).
Hala ere, Lasoren parte-hartzea zalantzan dago, pilotari nafarrak eskuin besoan duen giharretako lesioa dela eta.
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak datorren asteartean du aurreikusita entrenamenduetara itzultzea, eta egun horretan proba bat egingo du finalaurrekoan egoteko moduan dagoen ikusteko.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa