Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
AURKEZPENA
AGENTZIAK | EITB Media
Astelenak txapelketaren aurreneko norgehiagoka hartuko du, Jaka-Martija eta Altuna III-Mariezkurrena II. Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren txapeldunek elkar ikusiko dute berriro.
Albisteak (2)
Binakako Txapelketa ostiral honetan abiatuko da, urtarrilaren 1ean, eta maiatzaren 9an amaitzea programatuta dago, Bilboko Bizkaia frontoian. Zortzi bikote hartuko dute parte.
Eibarko Astelenak txapelketaren aurreneko norgehiagoka hartuko du, Jaka-Martija eta Altuna III-Mariezkurrena II. Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren txapeldunek elkar ikusiko dute berriro.
Larunbatean, Lizarran, Olaizola II-Rezusta eta Artola-Aranguren partida jokatuko da eta Bilbon, Urrutikoetxea-Imaz eta Peña-Albisu. Lehenengo jardunaldia Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II-Zabaleta partidarekin itxiko da Irunen, astelehenean.
Txapelketak iazko formatu bera mantenduko du, hau da, 14 jardunaldiko ligaxka, 'playoff', finalerdiak eta finala.
Nobedade nagusiak hauek dira: Aspek Beñat Rezusta Baikori utziko dio, Jon Mariezkurrena frontoietara itzuliko da Aspeko atzelari bezala jokatzeko, eta Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak ez dute txapelketan parte hartuko, euren enpresek baztertu dituztelako.
Momentuz, pandemiaren ondorioz, ez da publikorik egongo, baina ez da guztiz baztertu, eboluzioaren arabera erabakiko baita.
Honakoak dira enpresa bakoitzak aukeratu dituen bikoteak:
ASPE:
Jaka-Martija
Altuna III-Mariezkurrena II
Ezkurdia-Ladis Galarza
Elezkano II-Zabaleta
Baiko:
Olaizola II-Rezusta
Peña II-Albisu
Urrutikoetxea-Imaz
Artola-Aranguren
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa