Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
7. jardunaldia
Erredakzioa
Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak sei garaipen lortu dituzte Binakako Txapelketako lehen zazpi jardunaldietan.
Jose Javier Zabaleta pilotaria. Argazkia: EiTB
Bukatu da jada Binakako Txapelketako lehen itzulia, eta zazpi jardunaldi jokatuta, Jaka eta Zabaleta bikotea daude sailkapenaren gorenean, sei garaipen lortuta. Jaka-Zabaleta bikotea aise nagusitu zen Artolaren eta Imazen aurka (22-10) 7. jardunaldian, eta lidertza sendotu zuen.
Garaipen bat gutxiagorekin, bostekin, bigarren postuan daude Altuna eta Galarza, jardunaldi honetan Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena bikotea mendean hartu ostean (22-14).
Ezkurdia eta Martija hirugarren postura igo dira, 7. jardunaldia itxi duen norgehiagokan Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka garaipena erdietsita (22-13). Tanteoagatik gainditu dituzte laugarren diren Artola eta Imaz.
Bosgarren dira Laso eta Albisu, seigarren postuan dauden Irribarria-Rezusta bikotearen kontrako neurketa irabazi (22-20) ostean. Bi bikote hauek hiruna garaipen dituzte. Zazpigarren dira Olaizola II.a eta Urrutikoetxea bi partida soilik irabazita.
Azken postuan dagoen bikotea da Bengoetxea VI.ak eta Mariezkurrenak osatzen dutena, zazpi jardunalditan garaipen bakarra eskuratuta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa