Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa
21ean hasiko da
EITB
Baikok eta Aspek azaroaren 21ean hasiko den Binakako Txapelketarako aukeratu dituzten aurrelariak iragarri dituzte, astearte honetan. Baikon, Peña II.a laukotetik kanpo geratu da.
Unai Laso Binakakoan izango da. Argazkia: EFE.
Bideoak (1)
Unai Laso, Iñaki Artola, Iker Larrazabal eta Erik Jaka, Baikon, eta Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria eta Javi Zabala, Aspen, izanen dira azaroaren 21ean hasiko den 2025-2026ko Binakako Txapelketa jokatuko duten aurrelariak; horrela jakinarazi dute bi enpresek astearte honetan.
Modu honetan, aurreko edizioko txapeldun Joseba Ezkurdiak atzelari gisa jokatuko duela dirudi, Jokin Altunarekin agian. Baikon, nabarmenduena Jon Ander Peñaren falta da; izan ere, txapelketan ibiltzeko aukera gehien zituen pilotarietako bat zen.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar