Motorra
1 FORMULA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hirugarren izan zen asteburu honetan jokatutako Miamiko Sari Nagusian, Marx Verstappen eta Sergio "Checo" Perezen atzetik.
Fernando Alonso eta Max Verstappen, Miamiko Sari Nagusiko podiumean. Argazkia: EFE
Fernando Alonso (Aston Martin) espainiarra Bat Formulako lasterketa bateko podiumera igo zen berriro igande honetan, Miamiko Sari Nagusian hirugarren postuan bukatu baitzuen. Hala, 102. aldiz zapaldu du podiuma asturiarrak maila nagusian, denboraldi honetan laugarren aldiz, han zuzen ere, bost lasterketa izan direnean: 2012tik ez zuen halako markarik lortzen, hau da, Ferrarin aritu zeneko bere azken-aurreko urtetik.
Bat Formulako Munduko Txapelketa bi aldiz irabazi duen asturiarra (41 urte) hirugarren izan zen denboraldiari hasiera eman zion Bahraingo lasterketan, eta postu bera errepikatu zuen Yedan (Saudi Arabia) eta Melbournen (Australia), azken hori duela bost aste; aldiz, duela astebete, laugarren amaitu zuen Azerbaijanen. Azkenik, igande honetan, Miamin (AEB) hirugarren izan ondoren, denboraldiko laugarren podiuma eskuratu du, duela ia hamaika urte egindako marka berdinduta. Orduan, bost aldiz jarraian igo zen podiumera Korea, India, Abu Dhabi, AEB eta Brasilgo sari nagusietan.
Aurtengo denboraldia hasi aurretik (hogeigarrena maila nagusian asturiarrarentzat), Alonso 2021eko azaroaren 21ean igo zen azkenekoz podiumera, Qatarko Sari Nagusian hirugarren postua erdietsita. Lewis Hamilton britainiarrak irabazi zuen lasterketa hura, Max Verstappen txapelketako egungo liderrari gailenduta. Podium horrekin ohorezko posturik gabeko zazpi urteko lehorteari eman zion amaiera asturiarrak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa