17:48

Motorra

Hungariako S.N.

Hamiltonek lortu du garaipena, Raikkonenen aurretik

Erredakzioa

Mercedes taldeko britainiarrak 'pole'a ondo aprobetxatu du, eta garaipen bikaina eskuratu du Hungaroringen. Fernando Alonso espainiarra bosgarren izan da.

  • Lewis Hamilton. Argazkia: EFE

    Lewis Hamilton. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lewis Hamilton britainiarrak (Mercedes) irabazi du Hungariako Sari Nagusia, Bat Formula denboraldiko hamargarren proba. Mercedes taldeko gidariak erakustaldia eman du Budapesteko zirkuituan, eta Kimi Raikkonen finlandiarra(Lotus), eta Sebastian Vettel alemaniarra (Red Bull) aise gainditu ditu.

Hungaroringeko zirkuituan bere laugarren garaipena lortu du Hamiltonek, eta Mercedes taldearekin Bat Formulan aurreneko garaipena eskuratu du.

Fernando Alonso espainiarrak (Ferrari) bosgarren postuan bukatu du, Mark Webberren atzetik Seigarren Romain Grosjean (Lotus) izan da, eta zazpigarren Jenson Button (McLaren).

Hurrengo lasterketa, Belgikako Sari Nagusia izango da Spa-Francorchamps zirkuituan, abuztuaren 25ean.

- Sailkapena (70 bira = 306,630 km.):

.1. Lewis Hamilton (GBR) Mercedes 1h.42:29.445
.2. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault + 10.938
.3. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault + 12.459
.4. Mark Webber (AUS) Red Bull Renault + 18.044
.5. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 31.411
.6. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault + 32.295
.7. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes + 53.819
.8. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 58.447
.9. Sergio Perez (MEX) McLaren Mercedes + 1 bira
10. Pastor Maldonado (VEN) Williams Renault + 1 bira
11. Nico Hülkenberg (ALE) Sauber Ferrari + 1 bira
12. Jean-Eric Vergne (FRA) Toro Rosso Ferrari + 1 bira
13. Daniel Ricciardo (AUS) Toro Rosso Ferrari + 1 bira
14. Giedo van der Garde (HOL) Caterham Renault + 2 bira
15. Charles Pic (FRA) Caterham Renault + 2 bira
16. Jules Bianchi (FRA) Marussia Cosworth + 3 bira
17. Max Chilton (GBR) Marussia Cosworth + 3 bira
18. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes Ez du bukatu
19. Nico Rosberg (ALE) Mercedes Ez du bukatu


- Ez dute bukatu

Valteri Bottas (FIN) Williams Renault 43 biran
Esteban Gutierrez (MEX) Sauber Ferrari 29 biran
Adrian Sutil (ALE) Force India Mercedes 20 biran

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena