Motorra
Bat Formula
Erredakzioa
Red Bulleko pilotuak ez du lehen postua galdu lasterketan zehar, eta aise irabazi du. Ferrariko pilotu asturiarrak lehia estua irabazi dio hirugarren izan den Hamiltoni.
Kanadako Sari Nagusiko podiuma. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Sebastian Vettelek (Red Bull) irabazi du Kanadako Sari Nagusia. Alemaniarrak 'pole'a lortu zuen larunbatean, lehen postutik atera da, eta ez du posizioa galdu lasterketan zehar.
Munduko txapelketan Fernando Alonsorekiko (Ferrari) duen abantaila handitu du Vettelek, baina asturiarrak lasterketa bikaina egin du. Seigarren postutik irten da Alonso, eta bigarren postuan bukatu du lasterketa. Ferrariko pilotuak lehia estua izan du Hamiltonekin. Amaierarako zortzi itzuli falta zirenean aurreratu du Alonsok pilotu britainiarra. Hamiltonek bigarren postua berreskuratu nahi izan du, eta bi aldiz talka egin du Ferrariarekin. Azkenean, Hamiltonek ezin izan du Alonso aurreratu, eta hirugarren izan da.
Kanadako Sari Nagusia:
.1. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault 1h.32:09.143
.2. Fernando Alonso (ESP) Ferrari 14.408
.3. Lewis Hamilton (GBR) Mercedes 15.942
.4. Mark Webber (AUS) Red Bull Renault 25.731
.5. Nico Rosberg (ALE) Mercedes 1:09.725
.6. Jean-Eric Vergne (FRA) Toro Rosso Ferrari itzuli batera
.7. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes itzuli batera
.8. Felipe Massa (BRA) Ferrari itzuli batera
.9. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault itzuli batera
10. Adrian Sutil (ALE) Force India Mercedes itzuli batera
11. Sergio Pérez (MEX) McLaren Mercedes itzuli batera
12. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes itzuli batera
13. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault itzuli batera
14. Valteri Bottas (FIN) Williams Renault itzuli batera
15. Daniel Ricciardo (AUS) Toro Rosso Ferrari bira
16. Pastor Maldonado (VEN) Williams Renault bira
17. Jules Bianchi (FRA) Marussia Cosworth bira
18. Charles Pic (FRA) Caterham Renault bira
19. Max Chilton (GBR) Marussia Cosworth hirura
20. Esteban Gutiérrez (MEX) Sauber Ferrari zazpira
Munduko sailkapena:
.1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 132 puntu
.2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 96
.3. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus) 88
.4. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 77
.5. Mark Webber (AUS/Red Bull) 69
.6. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 57
.7. Felipe Massa (BRA/Ferrari 49
.8. Paul di Resta (GBR/Force India) 34
.9. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 26
10. Jenson Button (GBR/McLaren) 25
11. Adrian Sutil (ALE/Force India) 17
12. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 13
13. Sergio Pérez (MEX/McLaren) 12
14. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 7
15. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber) 5
16. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber) 0
17. Valteri Bottas (FIN/Williams) 0
18. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 0
19. Jules Bianchi (FRA/Marussia) 0
20. Charles Pic (FRA/Caterham) 0
21. Max Chilton (GBR/Marussia) 0
22. Giedo van der Garde (HOL/Caterham) 0
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa