10:00

Beste kirolak

Igandean, 09:45ean

27.700 atletak hartuko dute parte korrikalari gutxiago eta ibilbide luzeagoa izango duen Behobia-Donostian

EITB Media

Lasterketan omenaldia egingo zaie Valentziako uholdeetan kaltetutakoei. Zuzenean jarraitu ahal izango da, 09:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

0:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

27.700 atletak eman dute izena igande honetan, azaroak 10, Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioan parte hartzeko. Lasterketa Euskadiko lasterketarik ezagunenetako bat da, eta aurten korrikalari gutxiago eta 196 metro gehiagoko ibilbidea izango ditu. Valentziako uholdeetan kaltetutakoei omenaldia egingo zaie bertan. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da, 09:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

Proba minutu bateko isilunearekin hasiko da Valentziako Erkidegoko uholdeek eragindako biktimen alde, erkidego horretako 813 pertsonak eman baitzuten izena proba honetan parte hartzeko.

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, parte-hartzaileei emango zaien domina eskultore donostiarraren Korapillo 2 lanaren grabatu batekin apainduta egongo da.

Emakumeen parte-hartzeari dagokionez, aurten 8.716 emakumek hartuko dute parte; beraz, korrikalarien % 31,5 inguru emakumeak izango dira.

Lasterketa 09:30ean hasiko da, gurpil-aulkian aritzen diren kirolarien irteerarekin, patinetan ibiltzen direnak abiatuko dira ondoren, eta korrikalariak, berriz, 09:55ean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena