14:37

Beste kirolak

Mendi-lasterketak

Oihana Kortazar hirugarren izan da Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketan

G. P. A. | EITB MEDIA

Atleta gipuzkoarrak lau ordu eta 17 minutu behar izan ditu 42 kilometroko eta 2.800 metroko desnibeleko ibilbidea amaitzeko.

  • Julia Font, Rosa Lara eta Oihana Kortazar, helmugan. Argazkia: Salomon Marató Pirineu

    Julia Font, Rosa Lara eta Oihana Kortazar, helmugan. Argazkia: Salomon Marató Pirineu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oihana Kortazarrek hirugarren amaitu zuen atzo Cadi-Moixero Parke Naturalean (Katalunia) lehiatutako Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketa.

42 kilometroko proban, 2.800 metroko desnibel positiboa izan zuten korrikalariek, eta gipuzkoarrak 4 ordu, 17 minutu eta 16 segundoan egin zuen ibilbidea. Lasterketa Julia Font valentziarrak irabazi zuen (04:05:00), Rosa Lara herrikidea (04:06:31) azken txanpan aurreratuta.

Gizonezkoetan, Robert Pkemoi korrikalari kenyarra nagusitu zen, ibilbidea 3 ordu, 30 minutu eta 49 segundoan eginda. Alex Garcia (03:41:49) eta Sergi Garcia (03:42:13) izan zituen ondoan podiumean. 

   

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena