09:27

Beste kirolak

GOLFA

Cameron Smithen Ripper nagusi, taldekako Liv Golfen; Rahmen Legion XIII laugarren geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman golflariek osatutako multzoak par azpitik 11 kolperekin amaitu zuten igandean. Rahmek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen.

  • Cameron Smith eta taldekideak, garaipena ospatzen. Argazkia: @livgolf_league

    Cameron Smith eta taldekideak, garaipena ospatzen. Argazkia: @livgolf_league

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cameron Smithek gidatzen duen Ripper taldea izan da garaile igandean jokatutako LIV Golf txapelketaren taldekako finalean. Laugarren izan da Jon Rahmen XIII. Legioa, par azpitik sei kolperekin. Golf jokalari bizkaitarrak ezin izan du parte hartu, gripeak jota gaixo zegoelako.

Saudi Arabiako zirkuituaren taldekako finala Dallasen (AEB) izan da asteburuan, joan den astean, Chicagon, banakako lehia jokatu ostean. Jon Rhamek irabazi zuen garaikurra orduan. 

Ripper taldean, Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman aritu ziren finalean Cameron Smithekin batera. Bigarrren tokian, par azpitik 8 kolperekin, berdinduta amaitu zuten Dustin Johnson estatubatuarraren 4Aces eta Kevin Naren Iron Heads taldeek.

Igandeko garaipenari esker, 14 milioi dolarreko saria eskuratu zuen Ripperrek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena