Beste kirolak
Paris 2024, Piraguismoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bigarren atean huts egin du. Akats horrekin domina lortzeko aukerak joan egin zaizkio. Beste ukitu batekin 8. atean eta 52 segundoko zigorrarekin, azken eta hamabigarren postuan amaitu du.
Maialen Chourraut. Argazkia: EFE
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, ur bizietako eslalomeko finalean, K1 modalitatean, Maialen Chourraut dominarik gabe geratu da, hamabigarren postuan sailkatu baita.
Chourraut bere bosgarren Olinpiar Jokoak jokatzen ari da; brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, urrea Rio de Janeiron 2016an eta zilarra Tokion 2020an. Oraingoan, Vaires-sur-Marne kanalean domina irabazteko aukera guztiak galdu ditu, bigarren atean huts egin duenean.
2. atea pasatu gabe utzita, domina lortzeko aukerarik gabe geratu da, eta, gainera, ukitu egin du 8. atea; ondorioz, 52 segundoko zigorra jaso du, eta hamabigarren postuan amaitu du.
Jessica Fox australiarrak irabazi du urrea, Klaudia Zwolinska poloniarrak zilarra eta Kimberley Woods britainiarrak brontzea.
Chourrautek abuztuaren 2tik aurrera jarraituko du Parisen lehian, kayak kros modalitatean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa