Beste kirolak
GOLFA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi golflariak berdinduta heldu ziren azken zulora, baina estatubatuarrak nahikoa izan zuen par batekin, aurkariaren bogeya gainditzeko. Jon Rahmek ezin izan zuen parte hartu, ezker oinean infekzioa duelako.
Bryson DeChambeauk irabazi du Estatu Batuetako Irekia. EFE
Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi zuen igandean Estatu Batuetako Irekian, Rory McIlroyren setioari aurre egitea lortu ostean, golf-jokalari iparirlandarra azken egunean emaitza iraultzeko zorian izan zen arren. Jon Rahmek ezin izan zuen parte hartu, ezker oineko infekzio baten ondorioz.
Azken errondan, DeChambeauk hiru kolpeko abantaila zuen; ondoren, McIlroy bi kolpe aurretik egotera ere iritsi zen, baina berdinduta heldu ziren azken zulora. Orduan, par bat nahikoa izan zuen estatubatuarrak arerioaren bogeya gainditzeko, final estu batean. DeChambeauk irabazi duen bigarren major torneoa da, baita Estatu Batuetako bigarren Irekia ere, 2020koaren ondoren.
Azken eguna sailkapeneko lehen postuan hasi zuen DeChambeauk, hiru kolpeko aldearekin; McIlroyk, ordea, puttarekin bete-betean asmatuta, markagailuari buelta eman zion. Munduko hirugarrena martxa onean hasi zen, bosgarren zuloan egindako bogey batekin. Lau birdie ere sinatu zituenez, 13. zuloa eta gero lehen postura gora egin zuen, estatubatuarrari bi kolpe aterata.
Hala eta guztiz ere, McIlroy lau txapelketa handiren garailea, azkena 2014an, akatsez akats ibili zen azken lau zuloetan. DeChambeauri ere presioa nabaritu zitzaion arren, bere ibilbideko bigarren torneo handia eskuratu zuen, 30 urterekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa