18:59

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, oinean duen infekzioaz: "Kontrolpean dago, baina handituta jarraitzen du, eta mina dut"

EITB MEDIA

Estatu Batuetako Irekia ostegunean hasiko da, eta, txapelketa hori hasi aurreko prentsaurrekoan, Barrikako golf jokalariak onartu du nola infekzioa "kezka" den; hala ere, nabarmendu du, halaber, "hobera egiten" ari dela.

  • Jon Rahm, prentsaurrekoa amaituta. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, prentsaurrekoa amaituta. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek, larunbatean, LIV Houston txapelketa utzi behar izan zuen, oinean duen infekzio baten ondorioz, Estatu Batuetako Irekia hasteko bost egin gelditzen zirela; orain, asteartean, Barrikako golf jokalariak ziurtatu du infekzio hori "kontrolpean" dagoela, baina onartu ere onartu du eremua "handituta" jarraitzen duela, eta "mina" duela. Ostegunean hasiko den Estatu Batuetako Irekian prentsaurrekoa izan da asteartean, atariko gisa, eta Rahmek prentsaurreko horretan egin ditu adierazpen horiek.

"Kezka da. Hobera ari da egiten, hobera, baina mina dut oraindik, zalantzarik gabe. Saiatzen ari ara ulertzen zer gertatu zen; nire iritziz, litekeena da azalean sortutako arazoa izatea. Erakutsiko banizu, behealdean dago, nire hatz txikiaren eta aldameneko hatzaren artean", ziurtatu du Rahmek, Ipar Carolinako Pinehurst Resort & Country Club zelaian jokatuko duten txapelketaren harirako prentsaurrekoan.

"Ez dakit zer gertatu zen, baina gaizkoatu egin zen. Min handia nuen. Larunbateko txandan, goizean, injekzioa jarri nion neure buruari, eremua inurritzeko. Asmoa zen txanda osorako irautea, baina bigarren zuloan berriro sentitzen nuen mina".

"Kezkagarriena infekzioa izan zen. Orain kontrolpean dago, baina handituta jarraitzen du, eta mina dut. Zapata bat eta txankleta bat aldean etorri naiz, ahalegintzen ari bainaiz oina lehor egotea, ahalik eta lasterren sendatzeko. Ahal dudana ari naiz egiten, giza gorputzak bere erritmoak ditu", amaitu du.

Denboraldiko aurreneko bi txapelketa handietan, Rahm ez zen protagonista izan; hala ere, konfiantzaz azaldu da, eta adierazi du aurten soilik bi astetan ez duela ondo jokatu, hain zuzen ere Augustako Mastersen eta PGA Championship txaplketan.

Jon Rahm, txankleta bat oinean, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Jon Rahm, txankleta bat oinean, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.


    

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena