11:21

Beste kirolak

GOLFA

Scottie Scheffler 'Urteko Jokalaria' aukeratu du PGAk, Jon Rahmen aurretik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Golf jokalari estatubatuarrak Jack Nicklaus Saria irabazi du bigarren denboraldiz jarraian, botoen % 38 lortuta.

  • Scotie Schefflerren artxiboko irudia

    Scotie Schefflerren artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PGAk Scottie Scheffler aukeratu du 'Urteko Jokalaria', bozketan Jon Rahmen aurretik geratu ostean. Wyndham Clark estatubatuarra, Viktor Hovland norvegiarra eta Rory McIlroy iparrirlandarra ere atzean utzi ditu. Scheffler munduko lehena da gaur egun, PLAYERS Championship 2023ko garailea izateaz gain.

Horrenbestez, golf jokalari estatubatuarrak Jack Nicklaus Saria irabazi du bigarren denboraldiz jarraian, botoen % 38 lortuta. Tiger Woods izan zen hori lortzen azkena: hiru aldiz segidan eskuratu zuen 2005 eta 2007 urteen artean.

Eric Cole estatubaturra, bestetik, 'Urteko Hasiberria' izendatu du PGAk; beraz, Arnold Palmer Saria eman diote. 2023an, Cole bitan izan zen txapeldunorde: Cognizant Classic eta Zozo Championship txapelketetan.

Bi sariak PGAko kideek erabakitzen dituzte, eta gutxienez FedExCupeko 15 jardunaldi ofizialetan parte hartu duten jokalarien artean egin daiteke bozketa. "Bozketa abenduaren 1etik 15era egin zen", PGAk webgunean azaldu duenez. 

Schefflerrek botoen %38 jaso ditu Jack Nicklaus Sarian; Colek, berriz, botoen % 51 eskuratu ditu Arnold Palmer Sarian, Nico Echavarria gaindituta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena