16:32

Beste kirolak

GOLFA

Hojgaardek irabazi du Dubaiko DP World Tour Championship txapelketa: Rahm, seigarren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikakoak azken irabazlearengandik lau kolpeko distantziara bukatu du, azken jardunaldian parraz azpitik 6 kolpe egin eta gero.

  • Nicolai Hojgaard, txapelketaren irabazlea. Argazkia: EFE

    Nicolai Hojgaard, txapelketaren irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolai Hojgaard danimarkarrak irabazi du igande honetan, Dubain, DP World Tour Championship txapelketa, Europako zirkuituko azken torneoa. Hojgaardek 64 kolpeko txartela (-8 kolpe parraz azpitik) aurkeztu du azken egunean, eta, guztira, 267ko emaitza egin du (-21). Jon Rahmek, berriz, seigarren bukatu du, 271 kolperekin (-17).

Aurten Ryder Kopa irabazi zuen Europako taldeko kidea, 22 urteko Hojgaardek txapelketa bikaina osatu du. Lider iritsi zen bigarren jardunaldiko etenera, baina hirugarrenean lehen postua galdu zuen Matt Wallace ingelesak egindako lan bikainarengatik: hamabi birdie eginez osatu zuen ibilbidea (bederatzi jarraian bigarren zatian), akatsik gabe, eta 60 kolpeko txartela sinatu zuen (-12 parraren azpitik).

Wallacek, baina, ezin izan zion bere joko bikainari eutsi, eta azken jardunaldian, erabakigarriena,  Hojgaard izan zen sendoena, bederatzi birdie eta bogey batekin 64 kolperekin osatu baitzuen ibilbidea.

Bigarren, 269ko metatuarekin (-19), bi kolpera bakarrik, Viktor Hovland norvegiarra geratu da, izan ere,  azken jardunaldian 3. eta 9. zuloak trabatu zitzaizkion, eta bogey bana egin zituen.

Jon Rahm, txapelketaren azken jardunaldian. Argazkia: EFE

Jon Rahm, txapelketaren azken jardunaldian. Argazkia: EFE

Jon Rahm bizkaitarrak bost kolpeko desabantailarekin ekin zion azken jardunaldiari. Hori dela eta, ia ibilbide ezin hobea egitera behartua zegoen irabazteko aukeraren bat izateko.

Azkenean, Barrikakoak 66 kolpetan (-6) egin zuen ibilbidea, zazpi birdie eta bogey bat egin ondoren bigarren zuloan. Guztira, 271 kolperekin (-17) amaitu du txapelketa.

Bigarren euskalduna Adrian Otaegui donostiarra izan da, hogeigarrena, 277 kolperekin (-11).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena