20:09

Beste kirolak

GOLFA

Lorenzo-Vera eta Rahm, ondo kokatuta Espainiako irekiko lehen egunean

A. A. | EITB MEDIA

Lapurtarrak (-6) eta bizkaitarrak (-4) lan ona egin dute, eta liderra den Mathieu Pavon (-8) frantziarrarengandik gertu daude sailkapenean.

  • Jon Rahm, txapelketako lehen jardunaldian. Argazkia: EFE

    Jon Rahm, txapelketako lehen jardunaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mike Lorenzo-Vera baionarra (-6) eta Jon Rahm barrikarra (-4) izan dira euskal golf jokalari onenak Madrilen jokatzen ari den Espainiako Golf Irekiko lehen jardunaldian.

Lorenzo-Verak lan aparta egin du, 7 birdie eta bogey bakarra pilatuta bere ibilbidean, eta Mathieu Pavon liderrarengandik (-8) bi kolpera kokatu da, sailkapeneko hirugarren postuan. Txapelketa laugarren aldiz bereganatzeko faborito nagusia den Jon Rahmek, bere aldetik, pozik amaitu du estreinako egunean egindako lanarekin. Bizkaitarrak 5 birdie eta bogey bakarra egin ditu, eta 17. tokian dago sailkapen nagusian.

Adrian Otaegui donostiarra ere txukun aritu da Club de Campo Villa de Madrid golf-zelaiko 18 zuloetan zehar. Gipuzkoarrak parraz azpitik bi kolpe egin ditu (4 birdie eta 2 bogey), eta 34. postuan dago.

Azkenik, Borja Virto iruindarrak parraz gainetik kolpe bat eginda (1) amaitu du bere ibilbidea. Birdie bakarra lortu du nafarrak, 5. zuloan, baina 2. eta 4. zuloetan bogey bana eginda, sailkapeneko 89. postuan bukatu du eguna.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena