Beste kirolak
Munduko Txapelketa
EITB MEDIA
Igerilari donostiarrak, horrenbestez, bigarren urrezko domina irabazi du Manchesterren jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, asteartean bizkarreko 100 metroetan lortu zuen. Llopisek, taldekideekin batera, Europako errekor berria ezarri du.
Iñigo Llopis, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.
Iñigo Llopisek urrezko domina irabazi du ostiralean estiloetako 4x100 metroko proban, Manchesterren (Erresuma Batua) jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan. Igerilari donostiarrak, horrenbestez, bigarren urrezko domina irabazi du txapelketa horretan; izan ere, asteartean bizkarreko 100 metroetan lortu zuen. Horrez gain, Llopisek, taldekideekin batera, Europako errekor berria ezarri du, 4:31.92ko marka eginda.
Llopisek, Basque Teamekoa bera, lehen erreleboa egin du, bizkarrean, eta lehen postuan amaitu du lana, 1:05.77ko denbora eginda; une horretan, Argentina zebiñen bigarren, 22 ehunen galduta, eta Australia hirugarren, segundo bat eta 73 ehunen gehiago eginda. Espainiako taldea, aldiz, seigarren tokira jaitsi da bigarren erreleboa bukatuta, alegia, bular estiloa eginda, eta berriz ere aurreneko postuan zegoen hirugarren erreleboa burututa, tximeleta eran. Azken erreleboan, Espainiak lehen tokiari eutsi dio, eta Iñigo Llopisek, hortaz, urrezko domina bereganatu du, gainerako hiru taldekideek ere egin dutenez. Italiak lortu du zilarrezko domina (+2.53), eta Brasilek brontzezkoa (+3.38).
Munduko Txapelketan irabazitako bi urrezko dominak ez ezin, Iñigo Llopisek bosgarren postu bat ere badu, estilo libreko 400 metrokoan, eta seigarren postu bat ere bai, tximeleta estiloko 100 metrokoan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa