17:22

Beste kirolak

Piraguismoa

Iñigo Peñak hamaikagarren amaitu du Europako Jokoetako bere parte-hartzea

ETB MEDIA

Basque Teameko palista bigarren izan da K1-500 metroko kontsolazioko finalean, ostiralean egindako denbora nabarmen hobetuta, foto-finisharekin erabaki den estropadan.

  • Iñigo Peña, piraguista

    Iñigo Peña, piraguista. Irudia: Baque Team.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Peñak hamaikagarren amaitu du Europako Jokoetan, kontsolazio finalean bigarren egin ostean. Gipuzkoarra estropada-buru jarri da hasieratik. 250 metroetan lehena izan da, 49.314ko denbora eginez. Lasterketaren bigarren zatian lehia gogorra izan du Giacomo Cinti italiarrarekin, eta finish argazkiaren bidez erabaki behar izan da proba. Cinti kronoa 1:39.419ko denboran geratuta helmugaratu da eta Peñak 1:39.447ko marka egin du. Hirugarren postua Etienne Hubert frantziarrak lortu du (1:39.627).

Zumaiako palistak azken metroetako ahalegina ordaindu du, baina aho zapore onarekin geratu da ostiraleko denborak hobetu dituelako, bai sailkapenekoa (1:43.100), bai finalaurrekokoa (1:40.543). Kontuan izan behar da Iñigo ez zela nazioartean banakako ontzi batean lehiatzen duela hamaika urtetik hona. Joko hauen ondoren, K2 prestatzera itzuliko da uztailerako hautapen probetarako. Abuztuaren 23tik 27ra jokatuko den Duisburgeko Munduko Txapelketarako sailkapena dago jokoan eta bertan 2024ko Pariseko Jokoetarako plazak banatzen hasiko dira.

Iñigo Peña Poloniara iritsi zen K1-500 metroko A finalean sartzeko asmoz, denboraldi konplexu batean parentesi bat suposatu duen txapelketa batean. Ez du lortu, baina hamaikagarren postuarekin joan da Krakoviatik, B finalean bigarren izanda eta fisikoki une gozoan dagoelako sentsazioarekin.

Ostiraleko jardunaldia

Poloniako hiriburuan dagoen Hiri Olinpikoan egun batzuk eman ondoren, ez baldintzarik onenetan eta lehiaketa-erritmoa hartu gabe, Iñigok otiralean sailkatze txandari ekin zion beroketarik egin barik, ekaitz elektriko baten ondorioz bertan behera utzi behar izan baitzuten. Laugarren postuak arratsaldean finalerdia jokatu beharra ekarri zion, eta bertan zazpigarren amaitu ondoren, Basque Teameko kirolariak B finalerako txartelarekin konformatu behar izan zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena