Beste kirolak
MAIATZAREN 3AN
EITB MEDIA
12:00etan zabalduko da epea, eta Internet bidez egin beharko da.
Behobia-Donostia 2022. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Asteazken honetan, maiatzaren 3an, 12:00etan abiatuko da Behobia – Donostia lasterketaren 58. ekitaldirako izen-emate orokorra. Iaz bezala, gehienez ere 30.000 korrikalari arituko dira bertan.
Aurten, izen-emate orokorra irailaren 20ra arte egongo da zabalik, 50 euroko prezioan (45 euro Fortuna Kirol Elkarteko bazkide eta ohiko korrikalarientzat).
Izen-emate guztiak Internet bidez egingo dira, eta 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek ez dute inskripzioa baliozkotzat joko, ordainketa aukeratutako moduan egin arte.
Aipatutakoaz gain, apirilaren 25ean itxi zen aurreko fasean, ohiko korrikalariek, dortsal solidarioek eta pakete turistikoek izena emateko aukera izan dute, eta antolatzaileek jakitera emandako kopuruaren arabera, 7.180 izen-emate jaso dituzte, iaz baino 150 gehiago.
Asteazken honetan zabalduko den epean, dortsal solidarioek eta pakete turistikoek oraindik aukera dute izena ematen jarraitzeko, dortsalak agortu arte.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa