Beste kirolak
Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hamar parretik behera bukatu zuen igandeko saioa Barrikako golf jokalariak.
Jon Rahm. EFEren artxiboko argazkia
Albisteak (2)
Jon Rahm golf jokalari bizkaitarrak Sentry Tournament of Champions txapelketa bereganatu zuen igandean, erakustaldi aparta eman ostean. Hamar parretik behera bukatu zuen saioa.
Zazpi kolpeko desabantaila -horietako bederatzi azken 17 zuloetan- bazuen ere, Morikawaren beheraldia aprobetxatu zuen garaipenaz jabetzeko.
Horrela, golflari barrikarrak zortzigarren titulua (2023ko lehena) eskuratu zuen PGA txapelketan.
Jon Rahm is CLUTCH ¿
— PGA TOUR (@PGATOUR) January 9, 2023
An emotional finish for @JonRahmPGA on 18 @Sentry_TOC. pic.twitter.com/BD5pb5EnwF
Sekulako balentria izan zen Rahmek erdietsitakoa, are gehiago kontuan hartuta laugarren jardunaldia bogey batekin hasi zuela eta ordura arte bikain ibili zen Morikawak, berriz, birdie bat erdietsi zuela estreinako zulo horretan. Hartara, emaitza horrekin iparramerikarrarengandik bederatzi kolpera egon zen 17 zuloren faltan.
Gainera, estatubatuarrak aurreko hiru egunetan jokatutako 54 zuloetan akatsik egin gabe egin zion aurre azken txanpari, eta bide beretik jarraitzen zuen 67. zuloan jokatu ostean ere.
Aitzitik, Rahmek ez zuen argitasuna galdu, eta pausoz pauso joatea erabaki zuen, erritmoa hartu eta torneoa ondo bukatu nahian, azken garaipenean pentsatu gabe.
"Hasierako bogeyaren ostean hau egingo nukeela esanez gero, ez dakit sinetsiko nizukeen. Une horretan ez duzu irabaztean pentsatzen, lan egin eta birdieak lortu besterik ez duzu egin behar erritmoa hartzeko", aitortu zuen bizkaitarrak txapelketa amaitzean.
Eta modu ezin hobean egin zuen. Lau birdie lortu zituen hurrengo bost zuloetan, eta hiru birdie eta eagle bat kateatu zituen hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitartean. Une horretan konturatu zen bere helmugak alda zitezkeela, eta ezinezkoa zirudiena gerta zitekeela.
Hamahirugarren zuloraino bikain jardun zuen Morikawak argitasuna galdu zuen bere lehen akatsaren ondoren (hamalaugarrenean), eta bi bogey gehiago kateatu zituen hamabosgarrenean eta hamaseigarrenean. Akats horien eraginez, lidertza galdu zuen.
Rahmek, geldiezin jada, birdie batekin itxi zuen bere ibilbidea, eta ordurako lur jota zegoen Morikawak bere jarduna osatu arte itxaron besterik ez zuen egin behar izan tituluaren ofizialtasuna izateko.
Rahmentzat lehen garaipena da Sentry Tournament of Champions txapelketan, nahiz eta aurreko denboraldian ere oso gertu izan zuen garaipena, bigarren geratu baitzen Cameron Smith irabazlearengandik kolpe bakarrera da. Antzekoa egin zuen Vijay Singh fijitarrak duela 16 urte, hots, aurreko denboraldian bigarren eginda txapelketa bereganatzea.
Horrez gain, Rahmek protagonizatutako balentria 1978tik ikusten ez zen horietako bat izan zen.
Azkenerako, bi kolpeko aldearekin gailendu zitzaion Morikawari bi kolpeko. Ondoren, Tom Hoge eta Max Homa sailkatu ziren, lau kolpera. Urrunago geratu ziren Sei kolpera geratu ziren Scottie Scheffler eta Matthew Fitzpatrick (seira).
Jon Rahm is CLUTCH ¿
— PGA TOUR (@PGATOUR) January 9, 2023
An emotional finish for @JonRahmPGA on 18 @Sentry_TOC. pic.twitter.com/BD5pb5EnwF
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa