17:43

Beste kirolak

AGURRA

Eneko Llanos triatloilaria 2023an erretiratuko dela adierazi du

LEIRE BARRIO | EITB MEDIA

Azken denboraldian, gasteiztarrak maiteen dituen probetan jarriko du arreta batez ere, eta etorkizunean entrenatzaile izaten jarraituko du.

  • Eneko Llanos

    Eneko Llanos. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eneko Llanos arabarrak (Gasteiz, 1978) asteazken honetan jakinarazi du 2023a bere azken urtea izango dela triatleta profesional gisa. Hala argitaratu du bere Instagrameko kontu ofizialean. Zalantzan egon arren, argi ikusi du azken hilabete hauetan eta eliteko kirolean egiten duen ibilbideari epemuga jartzea erabaki du.

"Agurra esateko urtea izango da, batez ere gertuago eta gehien maite ditudan probetan arreta jarriko dut", azaldu du, baina hori bai, helburu berberak errespetatuz eta haietaz gozatuz, "horixe izan baita nire kirol-ibilbidearen oinarria".

Nazioarteko hainbat titulu dauzkan Llanosek (Eivissako 2003ko Munduko Txapelduna distantzia luzeko Triatloian eta zilarrezko domina 2008ko Konako Munduko Ironman Txapelketan , besteak beste) ez du kirol hau atzean guztiz utziko, "beste era batera jarraituko dut, entrenatzaile moduan egiten dudan lanari eutsiz", agertu du. Hala eta guztiz ere, ez du baztertzen dortsala berriro janzteko aukera, baina hori "2024an ikusteko kontua" izango dela iragarri du.

Alabaina, triatloia ez da azken urteotan izan duen dedikazio bakarra, Gasteizko Udaleko suhiltzaileen taldeko kide baita 2020tik.

"2023ko agur honetan nirekin egon nahi izatea espero dut. Urte berri on! "amaitu zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena