12:53

Beste kirolak

TENISA

Djokovicek Ruud garaitu, eta seigarren Maisuen Kopa eskuratu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi setetan (7-5 eta 6-3) garaitu zuen tenislari novegiarra, eta tenisaren historiako sari ekonomiko handiena eskuratu zuen: ia bost milioi euro.

  • Casper Ruud eta Novak Djokovic

    Casper Ruud eta Novak Djokovic. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Novak Djokovic serbiarrak 2022ko ATP Finala bereganatu zuen igande honetan, Casper Ruud norvegiarrari 7-5 eta 6-3 irabazita Turingo Alpitour Palan jokatutako finalean.

Horrenbestez, 'Nole'k seigarren aldiz altxatu zuen Maisuen Kopa, eta Roger Federer suitzarrarekin berdindu du garaikur gehien lortu dituzten tenislarien zerrendan. Gainera, tenisaren historiako sari ekonomikorik handiena poltsikoratuko zuen, ia bost milioi euro lortuta.

Belgradeko tenislariak ordu eta erdian azpiratu zuen Ruud. Hala, tenislari norvegiarrak aurtengo denboraldiko hirugarren final handia galdu zuen Roland Garros eta US Open txapelketen ondoren, baina berriro ere garaipenetik gertu geratu zen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena