Beste kirolak
AZAROAREN 12AN
EITB MEDIA
Lasterketak irteera mailakatua izango du, korrikalariak 19 taldetan banatuz eta bakoitzari ordu bat emanez ibilbidea hasteko. Lehen taldea 09:55ean irtengo da.
Behobia-Donostiak 20 kilmetroko ohiko ibilbidea izango du. Argazkia: EFE.
Ia 30.000 korrikalari bilduko ditu aurtengo Behobia-Donostia lasterketak, emakumezkoen kopurua gero eta handiagoa dela, parte-hartzaileen % 29 emakumeak izango baitira. Ibilbideak, ohikoa denez, 20 kilometroko luzera izango du. Aurten, irteera mailakatua izango da, korrikalariak 19 taldetan banatuz eta bakoitzari ordu bat emanez ibilbidea hasteko. Lehen taldea 09:55ean irtengo da.
Hauek dira 20 kilometro horien xehetasunak:
1. kilometroa: Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
2. kilometroa: Irungo erdialdera helduko gara aldapa leun batetik.
3. kilometroa: Erdialdetik urruntzean, aldapa gogortu egingo da Irungo Bentetarako bidean. Bertan, igoera eta jaitsiera txikiak daude.
4. kilometroa: Arretxe gaina 3,4. kilometroan igaro ostean, aldapa behera, Irun atzean utzita.
5. kilometroa: Aldapa behera. Une aproposa arnasa lasaitzeko, Gaintxurizketako igoerari heldu aurretik.
6. kilometroa: Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapa laburra baina gogorra errepide nagusira sartzeko.
7. kilometroa: Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia (2 kilometroko aldapa, batez beste % 3ko maldekin).
8. kilometroa: Gaintxurizketa gainera heltzeko azken metroak. Ondoren. 3 kilometroko jaitsiera luzea, Errenteriarantz.
9. kilometroa: Jaitsieraren zati nagusia (batez beste % 3ko maldak).
10. kilometroa: Aldapa behera, Lintziringo merkatalgunetik igaroko gara, lasterketaren erdialdean.
11. kilometroa: Errenteria kanpoaldeko auzoetara iritsiko gara, oraindik ere maldan behera goazela. Orduan, ibilbideko gunerik lauenean sartuko gara (2 kilometro).
12. kilometroa: Tarte guztiz laua, Errenteriako zumardirako bidean.
13. kilometroa: Errenteria erdialdetik igaro ondoren, Kaputxinoen igoerari ekiteko txanda izango da. Kontuan hartzeko moduko igoera da, laburra den arren (450 metro, batez beste % 5eko maldekin).
14. kilometroa: Kaputxinoetako azken metroak (gogorrenak), eta Pasaiarako jaitsiera.
15. kilometroa: Buenavistako igoera eta jaitsiera txikia (Donostiarako sarrera).
16. kilometroa: Altza eta Herrerako auzoetatik zehar, Mirakruz gainera hurbilduko gara. Igoera prestatzeko kilometroa da.
17. kilometroa: Mirakruzeko igoera (1,5 kilometro, batez beste % 3ko maldekin). Kilometro honen bukaeran, Donostiarako jaitsiera luzea hasiko da Ategorrieta Hiribidetik.
18. kilometroa: Gros auzorako jaitsiera zuzen eta luzea.
19. kilometroa: Zurriola hondartzarako zuzengunea Nafarroa Hiribidetik, goranzko joera duen tartean.
20. kilometroa: Azken zuzengunea, erabat laua. Zurriola hiribidea, Kursaal jauregia, Kursaal zubia, Boulevardeko zumardia eta helmuga.
(Iturria: Behobia-Donostia)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa