Beste kirolak
LIV GOLF
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Johnson da matematikoki txapelketa polemikoaren lehen irabazlea, bi hitzordu faltan lortu du.
Dustin Johnson 2019ko Presidents Cupean. Artxiboko irudia: EFE
Dustin Johnson estatubatuarrak LIV Golfeko (Saudi Arabiak ordaindutako zirkuitu berria) lehen edizioa irabazi zuen, igandean, Bangkokeko txapelketan hamaseigarren postua lortuta (Eugenio Lopez-Chacarra espainiarrak irabazi zuen). Horrek, 18 milioi dolarreko saria ekarri zion.
Johnsonek, bi majorsen irabazleak (2016ko US Opena eta 2020ko Mastersa), matematikoki lortu du banakako garaipena, bi txapelketa falta direnean (Yeda eta Miami), eta Bostongo torneoa irabazi eta jokatutako lehen 6 txapelketetan lehen 10 sailkatuen artean bost aldiz amaitu duen denboraldian lortutako puntuekin.
Hiru puntu lortu zituen Bangkoken zeinak Londresen lortutako zortzigarren postuari, Portlanden egindako laugarrenari, Bedminsterren eta Chicagon lortutako hirugarrenari eta Bostoneko garaipenari batzen zaizkion. Orain 121 puntu ditu denboraldi osoko txapelketan, bigarren sailkatua den Branden Grace hegoafrikarrak baino 42 gehiago.
Orain, bigarren postua (8 milioi dolarreko saria) eta hirugarren postua (4 milioi) eskuratzeko lehian dago gakoa.
2018ko Masterseko irabazlea, Patrick Reed estatubatuarra, hirugarren postuan dago, Cameron Smith australiarraren aurretik. Podiumean amaitzeko aukerak dituzte Charl Schwartzelek, Matthew Wolffek, Louis Oosthuizenek, Sergio Garciak, Joaquin Niemannek, Eugenio Lopez-Chacarrak, Henrik Stensonek eta Paul Caseyk ere.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa