17:41

Beste kirolak

MUNICH 2022

Virginia Diazek bosgarren bukatu du Municheko Europako Txapelketan

A. B. R. | EITB Media

Finalaurrekoetan bigarren markarik onena lortu ostean, Getxoko arraunlaria ezin izan da podiumera igo scull modalitateko banakako finalean.

  • Virginia Díaz

    Virginia Díaz. Argazkia: @fed_esp_remo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Virginia Diazek bosgarren postua lortu du Europako Txapelketako scull modalitateko banakako finalean. Getxoko arraunlariak, partaideen artetik bigarren markarik onena lortu zuen finalerdietan, baina finalean ezin izan du dominarik lortu.

Basque Teameko arraunlaria 8 minutu eta 20 segundoko markarekin helmugaratu da, finalaurrekoetan baino 14 segundo gehiago behar izan ditu beraz 2000 metroak egiteko.

Urrea, Karolien Florijn herbeheretarrarentzat izan da, 8 minutu eta segundo bateko markarekin. Bigarren postuan, Evangelia Anastasiadou greziarra helmugaratu da 6 segundora. Podiuma, Alexandra Foester alemaniarrak osatu du garailetik 8 segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    02 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | II. Mailako Euskal Pentatloia
    02 15:30 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 1. etapa
    02 17:00 - 20:00 PELOTA | Buruz Buruko Finala: Altuna III vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena