Beste kirolak
Munich
BASQUE TEAM | EITB MEDIA
Calvo bigarren taldean geratu da, eta ordutik aurrera ezinezkoa izan zaio garaipenagatik borrokatzea.
Tania Calvo. Irudia: Basque Team
Tania Calvo Basque Teameko txirrindularia 13. geratu da Messe München belodromoan jokatu den Europako Txapelketako scratch proban.
Txirrindulari arabarra ez da aise lehiatu atzoko taldekako jazarpen proban eta ostiral honetako scratch proban. Korrikalariak eragozpen batzuk izan ditu, beharbada, duela gutxi covid-a berriz pasatu zuelako.
10 kilometroko hasierako itzulietan Taniak eutsi egin dio aurreko postuetan, eta 27. eta 23. itzulietan buruan jarri da. Hala ere, amaierarako 10 itzuliren faltan Jade Labastugue frantziarrak erasoa jo du eta taldea bitan banatu da. Calvo bigarren taldean geratu da, eta ordutik aurrera ezinezkoa izan zaio garaipenagatik borrokatzea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa