Beste kirolak
Golfa
EITB Media
Bigarren ibilbidean hiru 'bogey' eta bost 'birdie' egin ditu bizkaitarrak.
Jon Rahm. Foto: EFE
Jon Rahm, egun munduko sailkapenean bigarren tokian dagoen golf jokalaria, Mexikoko Irekiko lehen postuan dago bi txanda jokatu direnean.
PGA Tourrean lehen aldiz jokatzen da txapelketa Puerto Vallartan.
Barrikakoak bigarren egunean hautsi du lehen txandako berdinketa. Jonathan Byrd, Brendon Todd, Trey Mullina, Bryson Nimmer eta Rahmek berak 66 kolpe egin zituzten lehen jardunaldian.
Bigarren ibilbidean hiru 'bogey' eta 'birdie' egin ditu bizkaitarrak eta lehen postuan dago bakar bakarrik.
Emaitzak eta sailkapena
.1. Jon Rahm (EUS) 64 eta 66: 130 kolpe
.2. Alex Smalley (AEB) 66 eta 66: 132 kolpe
.3. Adam Long (AEB) 67 eta 66: 133 kolpe
.=. Andrew Novak (AEB) 66 eta 67: 133 kolpe
.=. Cameron Champ (AEB) 67 eta 66: 133 kolpe
.=. Patrick Reed (AEB) 67 eta 66: 133 kolpe
.=. Trey Mullinax (AEB) 64 eta 69: 133 kolpe
.=. Brandon Hagy (AEB) 66 eta 67: 133 kolpe
.9. Scott Brown (AEB) 65 eta 69: 134 kolpe
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa