22:37

Beste kirolak

Bera Bera finalerdietan izango da, Valladolid aise gaindituta (37-24)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Imanol Alvarezen jokalariak Valladolideko taldea baino askoz gehiago izan dira, eta ez dute arazorik izan final-laurdenetako kanporaketa gainditzeko.

  • June Loidi, jaurtitzeko gertu

    June Loidi, jaurtitzeko gertu. Argazkia: @CopadelaReina22 (J.A Garaikoetxea)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finalerdietara sailkatu da ostiral honetan, Caja Rural Aula Valladoliden aurka erraz irabazi eta gero. Gaztela eta Leongo taldeak lehiakor ekin dio neurketari, baina lehen zatiko erdialdera zorigaiztoko hamar minutu izan ditu, eta aukerarik gabe geratu da 7 eta 0eko partziala jaso eta gero.

Kopa honetako kanporaketarik desorekatuena zen aurreikuspen guztien arabera; izan ere, liga txapelketako lehen sailkatua eta zortzigarrena jarri ditu aurrez aurre. Valladolideko taldeak aurpegia eman du hastapeneko minutuetan, gol trukaketarekin, baina ez du asmatu Laura Hernandezen jaurtiketak geldiarazten, ezta erasoko jokoa antolatzeko Esther Arrojeriaren abiadura ere.

Hala, bisitariek elkarren segidako hainbat baloi galera izan dituztenean hautsi da neurketa, etxekoek bederatzi goleko errenta lortzeko baliatu baitute (21-12). Gainera, Bera Berak, jokalariak animatzera joan diren zaleen hauspoa alde zuela, energiaz beteta jarraitu du, Miguel Angel Peñasen taldearen zoritxarrerako, eta, ondorioz, finalerdietarako bidea erabat bideratuta utzi du lehen zatiaren amaieran (22-14).

Bigarren zatia hurrengo kanporaketarako indarrak gordetzeko erabili dute donostiarrek. Bisitariak saiatu dira aldeak murrizten, batez ere Daniela So Delgadoren eskutik; alabaina, azkenerako, markagailuko aldea 13 goleko izan da.

Fitxa teknikoa:

37 - Super Amara Bera Bera: Maddi (1), Alice, Arrojeria (6), Oliveira Fernandes (3), Maitane Etxeberria (2), María O' Mullony (3), Gil, Menéndez, Boada (3), Laura Hernández (6), Cabo (1), Eli Cesáreo (5), Prieto, Loidi (2), Polonio (3), Moreno (1) eta Ainhoa Etxeberria (1).

24 - Caja Rural Aula Valladolid: Carmen Sanz, Elba Álvarez (5), Laguna (1), Lucio (5), González de Garibay (3), So Delgado (6), Guerra, Cifuentes (2), Valles (2), Teresa Álvarez, Moles, Cuadrado, Elena García, Rafaela Vergara, Savina Bergara eta Colias.

Epaileak: Jordi Ausás eta Miquel Florenza. Kanporatutako jokalariak: Cesáreo, Polonio (2), Oliveira Fernandes, O' Mullony, Elba Álvarez eta Rafaela Vergara.

Emaitza, bost minututik behin: 4-3; 7-6; 11-8; 13-9; 18-12; 22-14. Atsedenaldia: 23-16; 27-17; 27-19; 30-21: 35-24; 37-24.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena