Beste kirolak
APIRILAK 29 - MAIATZAK 1
A. A. | EITB MEDIA
Donostian jokatuko da txapelketaren azken fasea apirilaren 29tik maiatzaren 1era, eta etxeko taldeak Granollers edota Atletico Guardes izango luke aurrez aurre finalerdietan.
Donostiako Miramar jauregiak Eskubaloiko Erreginaren Kopako azken faseko norgehiagoken zozketa hartu du asteazken honetan. Bertan, Super Amara Bera Berak hartu du parte etxeko talde gisa, eta Aula Valladolid egokitu zaio final-laurdenetako kanporaketan. Neurketa apirilaren 29an izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
Norgehiagoka hori gaindituz gero, hurrengo egunean Granollersen edota Atletico Guardesen aurka jokatu beharko lukete donostiarrek finalerdietan.
Txapelketa apirilaren 29tik maiatzaren 1era jokatuko da Gipuzkoako hiriburuko Donostia Arenan (Illunbeko zezen plaza).
Era honetan geratu dira kanporaketa guztiak:
Apirilak 29, ostirala
Super Amara Bera Bera vs Caja Rural Aula Valladolid (A)
KH-7 Granollers vs Mecalia Atletico Guardes (B)
Rocasa Kanaria Handia vs Costa del Sol Malaga (C)
Visitelche.com Elche vs Unicaja Banco Gijon (D)
Apirilak 30, larunbata
(A) kanporaketako irabazlea vs (B) kanporaketako irabazlea
(C) kanporaketako irabazlea vs (D) kanporaketako irabazlea
Maiatzak 1, igandea
FINALA
¿ ¡Aquí están los ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿ de la #CopaReina2022! ¿
— Guerreras Iberdrola (@IberdrolaDHF) March 16, 2022
¿¿ @BalonmaBeraBera : @BmAulaCultural
¿¿ @BMGranollers : @Atlguardes_ofic
¿¿ @BMRemudas : @BMMalagaCosta
¿¿ @cbm_elche : @CBLaCalzada
¿ @Ayto_SS @Gipuzkoa
¿ 29 Abril - 1 Mayo#SheLovesHandball pic.twitter.com/6216gxvZdB
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa