Beste kirolak
Guerreras Iberdrola Liga
EITB MEdia
Costa del Sol Malaga (27-23) taldearen kontra izan da. 2019ko maiatzean galdu zuen azkenekoz, Alcobendasen aurka.
Super Amara Bera Beraren porrota
Super Amara Bera Berak Costa de Sol Malaga taldearen kontra galdu du Guerreras Iberdrola Ligako 19. jardunaldian eta agur esan dio bolada onari bi urte eta zortzi hilabeteren ondoren.
Gipuzkoarrek 52 partida eta gero galdu egin dute berriro ere ligan, 2019ko maiatzean galdu zuen azkenekoz, Alcobendasen aurka.
Orain Malagak apurtu du liderraren martxa bikaina, halere lehen postuan jarraituko du taldeak.
Bera Berak ondo hasi du partida, bai defentsa lanean, atean eta baita erasoan, Andaluziarren erasoko jokoan eta baloiaren mugimenduan arazoak sortu dituzte. Minutuak aurrera joan ahala Costa del Sol Malaga taldeak Doiro jokalaria bilatu eta azkenean aurkitu dute mina egiteko. Atsedenaldian halere, Bera Berak agindu du (13-14).
Alba Menendez gabe aritu da talde gipuzkoarra eta kapitaina faltan bota dute. Etxeko taldea aurki jarri da aurretik bigarren zatian eta gipuzkoarrek ezin izan dute markagailua irauli.
Fitxa teknikoa
Costa del Sol Malaga 27, (13+14): Castellanos, Sole Lopez (7, 3p), Doiro (3), Garcia (2), Arderius (5), Espe Lopez (4) eta Dos Santos (3) –hasierako taldea- Campigli (2), Sánchez (1), Gutiérrez, Alves, Barranco eta Fernandez.
SUPER AMARA Bera Bera 23, (14+9): Aalla, Gil (3, 1p), Hernandez (4, 2p), Cesáreo (1), Boada (1), Cavo (3) eta Etxeberria (2) –hasierako taldea- Loidi (2, 1p), Fernandes (1), O'Mullony (2), Polonio (1), Arrojeria (3), Moreno, Ugartemendia eta Silva.
Epaileak: Miquel Florenza eta Ausas.
Partzialak: 1-2, 3-5, 6-7, 9-9, 11-10 eta 13-14 -atsedenaldia- 17-14, 17-15, 19-17, 21-20, 24-22 eta 27-23.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa