19:51

Beste kirolak

FITXAKETA

Anaitasunak Pavel Bulkin fitxatu du

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Jokalari errusiarra Akbuzat UFA taldetik iritsi da Helvetia Anaitasunara. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua.

  • Pavel Bulkin

    Pavel Bulkin, Anaitasuneko jokalaria. Argazkia: @AnaitasunaBM

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Helvetia Anaitasunak Pavel Bulkin ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, Errusiako Superleagean lehiatzen den Akbuzat UFA taldetik. 25 urte ditu, 1,99 metro neurtzen du eta Iruñera heldu da, denboraldiaren amaierara arte.

Bulkinek Ander Torrikoren hutsunea beteko du, honek ez baitu gehiago jokatuko aurtengo denboraldian belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan duen lesioaren ondorioz.

Bulkinek berak adierazi du zergatik iritsi zen Nafarroako taldera: "Bere garaian txapelketarik onena izan zen, eta hemen munduko eskubaloiko izarrek jokatzen zuten; beraz, niretzat, liga honetan jokatzea bultzada emozionala da. Jokalari gisa garatzeko, nire mugak handitzeko eta nire kirol-ibilbidean esperientzia berri bat hartzeko aukera da".

Nafarroako taldearen azken fitxaketak larunbat honetan bertan egin lezake debuta Fraikin Granollersen aurka, entrenatzaileak hala irizten badio.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena