20:29

Beste kirolak

Eskubaloia

Suedia, Europako txapelduna

EITB Media

Suediarrek 27-26 irabazi diote Espainiari denbora agortuta sartutako penalti bati esker. Gurbindok, Peciñak, Odriozolak eta Hernandezek zilarra erdietsi dute.

  • Iñaki Peciña. Argazkia: EFE

    Iñaki Peciña. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Eskubaloi Txapelketako final ikusgarria jokatu da Budapesten. Suediak 27-26 irabazi dio Espainiari eta txapeldun berria da.

Atsedenaldian 12-13 agintzen zuen Espainiak, partida oso orekatua izan da eta amaieran gol bateko aldeaz irabazi du Suediak. Denbora agortuta zegoela penalti bat adierazi dute epaileek eta gol horri esker Europako txapeldunak dira.

Lau euskal jokalari izan dira txapelketan. Eduardo Gurbindo iruindarraren eta Iñaki Peciña irundarraren parte hartzea oso garrantzitsua izan da; Zumaiako Kauldi Odriozolak eta Sergey Hernandez nafarrak, aldiz, ez dute hainbeste jokatu.

Adierazgarria da oso Espainiako selekzioak 29-25 irabazi ziola Danimarkakoari finalerdian, eta, hartara, txapelketa horretan lau final jarraian jokatu dituen lehen selekzioa bihurtu da.

Fitxa teknikoa

27 - Suedia: Palicka (1); Chrintz (1), Lagergren (1), Bergendahl (5), Carlsbogard (2), Gottfridsson (3) y Wanne (4) -hasierako taldea- Thulin (ps), Darj (1), Ekberg (5, 4p), Daniel Pettersson (2), Fredric Pettesson (-), Claar (2), Pellas (-), Persson (-) eta Wallinius (-).

26 - Espainia: Corrales; Aleix Gomez (6, 4p), Maqueda (1), Sarmiento (-), Casado (1), Angel Fernandez (4) y Figueras (6) -hasierako taldea- Perez de Vargas (-), Gurbindo (-), Peciña (-), Cañellas (1), Ariño (-), Gedeon Guardiola (2), Tarrafeta (5), Sanchez-Migallon (-) y Odriozola (-).

Marcador cada cinco minutos: 2-1, 5-3, 6-6, 9-7, 11-10 eta 12-13 (atsedenaldia) 15-16, 18-18, 21-21, 23-22, 26-24 eta 27-26 (amaiera).

Danimarkak brontzea jantzi du luzapenean

32 - Frantzia: Gerard; Lenne (5), Mem (3), Konan (-), Fabregas (1), Karabatic (-) eta Descat (7, 3p) -hasierako taldea- Desbonnet (ps), Minne (-), Richardson (1), Tournat (4), Mahe (8), Porte (-), Kounkoud (3), Nahi (-) eta Briet (-).

35 - Danimarka: Niklas Landin; Svan (3), Gidsel (-), Lauge (4), Holm (10), Magnus Landin (2) eta Saugstrup (3) -hasierako taldea- Moller (ps), Kirkelokke (5), Jakobsen (1), Mollgaard (-), Mensah (2), Johan Hansen (-), Andersson (-), Mensing (3) eta Hald (2).

Markagailua bost minuturo: 4-3, 7-5, 9-7, 12-10, 12-11 eta 14-13 (atsedenaldia); 17-15, 18-21, 23-22, 26-24, 28-27 eta 29-29; 32-35 (luzapena).

Danimarka

Danimarkako jokalariak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena