Beste kirolak
Espainia - Polonia (27-28)
EITB Media
Espainiako selekzioak irabazi egin du Poloniaren aurka (27-28) jokatu duen txapelketako bigarren faseko azken jardunaldiko partida eta finalerdietan egongo da.
Eduardo Gurbindo, jaurtiketa bat giten Poloniaren eta Espainiaren arteko partidan. Argazkia: EFE
Eduardo Gurbindo, Kauldi Odriozola, Iñaki Peciña eta Sergey Hernandez euskal jokalariak Eskubaloiko Europako Txapelketako finalerdietan egongo dira Espainiako selekzioarekin.
Hungarian eta Eslovakian egiten ari den txapelketako bigarren faseko II. multzoko azken jardunaldiko partidan Espainiak irabazi egin dio Poloniari (27-28). Neurketa estua izan da, Poloniak ez zuen ezer jokoan, baina azkenera arte ez du etsi, eta zailtasunetan jarri du Espainiako selekzioa.
Peciña hasierako taldean egon da. Gurbindok aulkian ekin dio neurketari, baina jokatzeko aukera izan du, gol bat sartu duelarik. Odriozolak eta Hernandezek ez dute jokatzeko aukera eduki.
Fitxa teknikoa:
27 - Polonia: Zembrzycki; Moryto (6, 1p), Daszek (5), Olejniczak (-), Przytula (5), Krajewski (2) eta Gebala (1) -hasierako taldea- Walach (o.a.), Jedraszczyk (5), Walczak (-), Czuwara (-), Pilitowski (-), Syprzak (1), Przybylski (-), Dawydzik (2) eta Chrapkowski (-)
28 - Espainia: Corrales; Sole (4, 1p), Maqueda (2), Gedeon Guardiola (-), Peciña (-), Sanchez-Migallon (-) eta Angel Fernandez (3) -hasierako taldea- Perez de Vargas (o.a.), Gurbindo (1), Sarmiento (1), Figueras (3), Cañellas (3), Casado (4), Aleix Gomez (4, 1p), Ariño (-) eta Tarrafeta (3)
Emaitza bost minutuan behin: 1-2, 2-6, 6-8, 8-10, 11-12 eta 13-14 (atsedenaldia); 14-16, 17-20, 21-23, 23-25, 25-27 eta 27-28 (Amaiera).
Epaileak: Lah eta Sok (Eslovenia). Bi minutuz egotzi dute Krajewski Poloniako jokalaria.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa