Beste kirolak
BOXEOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
4.000 zale inguru biltzea espero da, eta Dylan Charrat frantziarrari irabazitako gerrikoari eusten saiatuko da Morgakoa.
Bilbo Arenak Kerman Lejarraga (33,25 KO-2) babestuko du boxeolari bizkaitarrak Jack Flatley (17,4 KO-1-1) ingelesaren aurka jokoan jarriko duen superwelter pisuko Europako txapeldunaren tituluaren lehen defentsan. Borroka ostiral honetan izango da, Miribillan.
4.000 zale inguru biltzea espero da, eta 'Morgako errebolberra' irailaren 11n Dylan Charrat frantziarrari Bartzelonan irabazi zion gerrikoa mantentzen saiatuko da.
Lejarragaren seigarren borroka izango da superwelter mailan, Ibon Larrinagaren mutilak dibisioz igotzea erabaki ostean, David Avanesyan errusiarraren aurka galdu ostean 2019ko irailaren 28an, Bilbon egindako azken agerraldian.
Borrokaldia euskaldunaren (25 KO) eta Ingalaterrako txapeldun ohiaren arteko estiloen arteko norgehiagoka izango da. Flatleyk Erresuma Batutik kanpo jokatuko duen lehen borroka izango da.
Gainera, Damian Biacho egungo txapeldunaren eta Guillermo Rivero bizkaitarraren arteko Espainiako Txapelketa ere egongo da jokoan, pisu superertaineko kategorian.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa