15:11

Beste kirolak

EHF-REN EUROPA LIGA

Berdinketa Super Amara Bera Beraren eta Paris 92ren artean (27-27)

EITB MEDIA

Oso partida ona jokatu dute gipuzkoarrek. Bueltako partida datorren asteburuan jokatuko dute, Parisen.

0:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak oso aurkari indartsua izan du aurrean EHFren Europa Ligako bigarren kanporaketan; izan ere, Paris 92 taldea lider da Frantziako txapelketan.

Beraz, gipuzkoarrek izen handiko taldea kanporatu beharko dute Europa Ligako multzoen faserako sailkatzeko.

Hasieran sufritu egin du, baina bigarren zatian aurrerapausoa eman, eta hiru goleko aldea ere izan du Bera Berak. Azkenean, 27-27 bukatu da Donostian jokatutako neurketa.

Bueltakoa Parisen izango da, datorren asteburuan, eta irabazleak aurrera egingo du lehiaketan.

Fitxa teknikoa

27 - Super Amara Bera Bera: Hernández, Gil (4), Boada (2), Fernandes (6), Calvo (1), Polonio (5), Oliveira, Etxeberria. Arrojeria, Menéndez, Boada (1), Loidi (1), Rotaetxe, OŽMullony (2), Cardoso (4, 3 penaltiz), Ugartemendia (1), Aalla.

27 - Paris 92: Serdarevic, Cissokho (3), Thouvenot, Niombla (5), Flipes (2), Mabana Fofana (4), Lassource (1), Chauveau, Sajka (3), Offendal (5, 1 penaltiz), Namizata Fofana (1), Nkou, Resende (3).

Markagailua 5 minututik behin: 2-3; 4-6; 6-7; 8-9; 11-11; 13-14; 17-16; 20-18; 21-20; 23-22; 26-25; 27-27.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena